Ander Makazaga-i buruz

Egile honek ez du oraindik xehetasunik eman.
Ander Makazaga-ek 187 blog-artikulu sortu ditu orain arte.

Giulietta Masinari gutuna

Masina agurgarria, 100 urte bete dira otsailaren 22 batez San Giorgio di Paio herrian jaio zinenetik, eta askotan zure senarraren itzalpean aipatzen bazaituzte ere, ondo gogoan dut zinegileak berak hartu zuela 1993ko Oscar sarien galan zure talentu eta bizipoza aldarrikatzearen ardura: hil baino zenbait hilabete lehenago Federico Fellinik ibilbide profesionalari eskainitako errekonozimendua jaso zuenean zutik txalotu zintuzten gonbidatu guztiek, eta oraindik ere txalo horiek badute

Egilea |2021-02-23T16:04:19+02:0023 otsaila, 2021|

Esperientzia zaharrak berreskuratuz aurrera nola egin

Pandemia iristearekin batera, apenas hilabete etxean sartuta generamanean, piztu egin zen zinema-aretoen krisialdiari buruzko kezka. Lehenagotik ere bazegoen errotua eztabaida, baina online eta estreinaldi tradizionalen arteko elkarbizitzan zuzenean eragin du, mundu osoan lau haizetara zabaldu ostean, industria etetea lortu duen COVID-19 birusak. Iragarritako heriotza bati eusten dioten azken erromantikoen kronika idazkian jaso nuen nola zinema aretoek ateak itxi behar izan zituzten, ekoizleek errodajeak bertan behera

Egilea |2021-01-26T16:01:24+02:0019 urtarrila, 2021|

Eric Rohmer: itxurek ezkutatzen dutena filmatu zuen zinegilea

Mundua hor dago, norbaitek filmatzeko zain, eta mundu hori errespetatu egin behar da: ingurune naturala, espazioak, pertsonon aldarteak…  Hala usteko du, behintzat, Eric Rohmer (1920-2010) zinegile frantziarrak. Bere pelikuletan pertsonaia bat kale batetik bestera pasatzen denean, kale hori errealitate topografiko hiritarrean bestearen ondoan dagoelako gertatuko da. Kale aldaketa hori ez da gerora eraikia egongo. Berdin klimatologiarekin, istorioen kronologiarekin, argiarekin. Anekdota bat: Le Rayon vert (1985)

Egilea |2020-12-29T10:55:17+02:0028 abendua, 2020|

Zinebi 62: bederatzi begirada, hamaika istorio

Vanesa Fernandez Guerraren zuzendaritzapean, ZINEBIk ohore handiz egin dio aurre pandemia garaiko bere lehenengo (eta azkena izan dadila espero dezagun) ekitaldiari: Festhome eta Filmin bidez ahalbidetu dituzte film laburren sail ofiziala eta ZIFF zein Beautiful Docs atalak, hurrenez hurren. Baina modu presentzialean Azkuna Zentroan eta Bilboko Arte Ederren Museoan egitarauaz gozatzeko aukera izan dugu, jaialdiko arduradunek ikusleok horietara joan gintezen nahi izan dutelako. Pantaila handiaren

Egilea |2020-11-24T11:03:53+02:0024 azaroa, 2020|

Pantaila handiaren defentsan, ZINEBI

Claire Simon, Anna Karina, Mariano Llinás, Apichatpong Weerasethakul, Ennio Morricone, Luis G. Berlanga, Márta Mészáros, baina baita, Isabel Herguera, Asier Altuna, Izibene Oñederra, Maddi Barber, Begoña Vicario edota Montxo Armendáriz ere. Luzea da Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialditik igaro diren zinegile, aktore zein teknikariekin osa daitekeen zerrenda, eta hain zuzen ere, hala ekin dio ZINEBIk bere 62. ekitaldiari. Eta nola ez, guztien buru,

Egilea |2020-11-16T10:50:12+02:0014 azaroa, 2020|

Donostia Zinemaldiko kronika: ‘Asa ga kuru (True Mother)’, ‘La sel des larmes’ eta ’16 Printemps’

Azken egunak dira Donostia Zinemaldian. Nekea nabari da, bai gorputzean zein egunez egun idatzitako testuetan. Ikusitako eta aztertutako filmen izenak zein istorioak nahasita dauzkat buruan, eta egia esan, pixka bat luze egiten ari zait aurtengo edizioa. Hala ere, azpimarratu behar da azken urteetako film aukeraketa indartsuena oparitu digula Zinemaldiak, COVID-19aren eraginez, Cannesen lehiatzekoak ziren hainbat lan hartzearen ondorio izan daiteke, ez dakit, baina pozgarria zinez. Atzo

Egilea |2020-09-25T22:52:45+02:0025 iraila, 2020|

Donostia Zinemaldiko kronika: ‘Dasatskisi (Beginning)’ eta ‘Wuhai’

Azken txanpan sartu da aurtengo Donostia Zinemaldia, eta dagoeneko baiezta dezakegu txispa falta izan zaiola 68. edizio honi. Ez da harritzekoa, azken unera arte ospatuko ote zen edo ez ez baitugu jakin. Aktore gutxi hiriko kaleetan zehar, glamourra faltan, eta eguraldia ere ez oso lagun. Polemikaren bat edo beste bizi izan dugu emanaldi batzuetan, giroa aldrebesteko balio izan dutenak. Alabaina, lehiaketak ez du etenik, eta

Egilea |2020-09-25T13:36:42+02:0024 iraila, 2020|

Donostia Zinemaldiko kronika: ‘Chupacabra’ eta ‘Sutemose (In the Dusk)’

Zuzendari Berriak saila da, zalantzarik barik, aurtengo Zinemaldian harribitxi edota proposamen interesgarrienak eskaintzen ari dena. Bertan aurkezten ari diren film gehienek jorratzen dituzten gaienganako hurbilketa berezi eta argigarriak planteatzen dituzte, eta horren adibide dira, besteak beste, dagoeneko kronika hauetan aztertu ditugun Slow Singing (Dong Xingyi), Ane (David Perez Sañudo) edota Limbo (Ben Sharrock). Lehiak martxan jarraitzen du, eta maila ez da batere lausotzen ari. Jorratzeko

Egilea |2020-09-23T08:13:15+02:0023 iraila, 2020|

Donostia Zinemaldiko kronika: ‘El Gran Fellove’ eta ‘Any Crybabies around?’

Egunak joan egunak etorri, oso nekeza suertatzen ari da egunean gutxienez zortzi orduz musukoa jarrita eduki behar izatea. Ez arnasteko zailtasun edo asfixia sentsazioagatik, dagoeneko gaindituta dago auzi hori, eta ohitu ere egin gara. Arazoa bestelakoa da, tontakeria badirudi ere, belarrietan eta zauriak agertzen hasi dira, aho-partea lehortuta, azalean ere nabariak izaten ari dira urradurak. Ez dago zer egiterik, ezohiko egoera honen ondorioak dira, COVID-19

Egilea |2020-09-22T09:07:48+02:0022 iraila, 2020|

Donostia Zinemaldiko kronika: ‘Ane’ eta ‘Rizi (Days)’

Jaialdiko lehenengo asteburua joan zaigu, eta oraindik aurretik egun asko baditugu ere, dagoeneko gehien espero nituen filmak aurkeztu dituzte. Gaurkoan bi harribitxi aztertuko ditut, opera prima bikain euskaldun bat, batetik; Donostiako Zabaltegi-Tabakaleran ohikoa dugun zinegile kontsagratu batena, bestetik.  Arrakastatsua eta oparoa izaten ari da David Perez Sañudorentzan 2020. urtea. Un coche cualquiera film laburrak orain arte parte hartu duen zinema jaialdietan izan duen harrerari gehitu

Egilea |2020-09-21T08:47:29+02:0021 iraila, 2020|
Go to Top