About Aitor Gametxo

This author has not yet filled in any details.
So far Aitor Gametxo has created 10 blog entries.

Bloga: #02 BIDEOPLAYLISTA: SUAK

https://youtu.be/F4Vw9d2pk_0 https://vimeo.com/122690501 https://youtu.be/GSC_XA4oLYw https://youtu.be/HQ_8D8imUOA https://vimeo.com/samspreckley/surfaceii https://vimeo.com/118754747 https://vimeo.com/116025932 https://vimeo.com/20003139 https://vimeo.com/48543663 https://youtu.be/L_LUpnjgPso

By |2017-10-09T14:07:59+02:00ekaina 6, 2017|

#1 Bideoplaylista: ISPILUAK

https://youtu.be/aW09-LoryCU https://youtu.be/PivWY9wn5ps https://youtu.be/oT_HIJAIpFM https://youtu.be/kMHnNF2rqpI https://vimeo.com/87982605 https://youtu.be/RlSSy8K_Gos https://vimeo.com/162034912 https://youtu.be/O3jDDwQUIqU https://youtu.be/qJl6-FyfHGs https://youtu.be/il3dbGtwErU https://vimeo.com/41979045 https://youtu.be/Km_IQKP4x4s https://youtu.be/OlQuwetvuTE https://youtu.be/bXn1xavynj8 https://youtu.be/3LsI8ncB6lg https://youtu.be/x7ca_Msca2Q https://vimeo.com/29406623 https://youtu.be/DX1-xuCNIeg https://youtu.be/PVaHIxLk6V4 https://youtu.be/TwZBF97FZ8M

By |2017-04-20T15:29:45+02:00apirila 11, 2017|

John Bergerren ikusteko modua(k)

Duela astebete jakin genuen John Berger zendu zela, eta ohi den lez, artistaren argazkiz eta loturaz bete ziren sare sozialetako profilak. Hala, bere tesi nagusietako bat egiaztatu zen: argazkiak esperientziatik eta “hemen eta orain” jakin batetik askatuta, egun kontsumitzeko dugun joera masiboa azaldatzen duen tesia, hain zuzen. Idazle, margolari eta arte kritikariaren heriotza, duela urte batzuk ikusitako Ways of seeing (Ikusteko moduak, 1972, BBC) erreportaje

By |2017-03-27T14:05:25+02:00urtarrila 10, 2017|

Irudia eta memoria

“Bai, zinea orainaldiko artea da. Baina orainaldiaren alderdirik interesgarriena da etorkizuna iragartzen eta iragana jarraitzen duela". Jean Luc Godard   Zinema erregistroa da eta, horregatik, orainaldiko artea izateaz gain (pelikula oro orainaldian “gertatzen” da, orainean “bizi” da emanaldi bakoitzean), iraganeko irudiak “orain” horietako bakoitzera ekartzeko ahalmena du. Godard-en hitzek zineak memoriarekin duen harremanaren sintesi ezinhobea egiten dutela uste dut, denbora den jario konstantearekin duen harremana

By |2016-11-16T17:24:18+02:00azaroa 15, 2016|

Hiri sinfoniak

Pasa den mendeko 20ko hamarkadan, hiri sinfoniak genero bezala ezarri ziren. Soinua irudi dinamikoan txertatzeko oraindik urte batzuk geratzen baziren ere (1928), muntaia zen, hiriaren erritmo frenetikoak azaldatzeaz gain, soinuak iradokitzeko erabilitako mekanismoa. Filmotan hiria, kontzeptu abstraktu gisa, ke, tren, pausu, islada eta gainerako elementuetan gorpuzten zen, azkenik, garai hartako helburu garrantzitsuena lortzeko: mugimendu puruaren konkista. Irudikatutako hiri horiek, baina, edozein izan zitezkeen: Vigo, Cavalcanti, Ruttmann,

By |2017-03-27T14:07:13+02:00abuztua 24, 2016|

Zinea eta gainontzeko (sei) arteak

Zinema zazpigarren arte gisa izendatzearen arrazoia 1911n Riciotto Canudo idazle eta kazetari italiarrak argitaratutako Zazpigarren artearen manifestua-n aurki daiteke. Idatzi horretan, Canudok hastapenetako arteen inguruan gogoeta egin zuen. Bi arte nagusi identifikatu zituen, bi alor ezberdinetan: arkitektura espazioaren alorrean, eta musika denborarenean. Bi arteok, autorearen hitzetan, gizakiak bere existentziaren indar plastiko eta erritmikoak beretzat gordetzeko duen nahia erakusten zuten. Hala, espazioaren eta denboraren arteko bereizketaren

By |2017-03-27T14:07:32+02:00uztaila 21, 2016|

Begiratu eta filmatu

Filmatzea, hein handi batean, begiratzea da, eta ikusleari begirada bat inposatzea ere bai. Koadroa aukeratzean errealitatea mugatzen du zinegileak, eta hautu posible guztien artetik, egindakoarekin, paradoxikoki, mugatzen duen errealitate horrekin beste erralitate bat sortzen du. Mundu partikularrak, subjektiboak, lehen pertsonan kontatutakoak dira zinema arte gisa ulertzen duten filmetan irudikatu ohi direnak. Horregatik, begiradarekin oso lotuta egon da eta dago zazpigarren artea, eta artista zein zinegile askok egin

By |2016-08-31T08:06:54+02:00maiatza 31, 2016|

Zinemaren historiak eta zinema esperimentala

Zinemaren historia ez da bakarra. Hastapenetatik gaurdaino sortutako pelikula, korronte, eskola, mugimendu artistiko eta esperimentu anitzen bilduma ofiziala interes eta testuinguru konkretu batzuen ondorioz ordenatua izan da. Bada, horren aurrean, historia bakar horretatik haratago egon diren film-jarioak aipatzerakoan, pluralean, zinemaren historiak terminoa erabiltzea gustokoago dut (Godardek egin legez Historie(s) du cinema seriean). Modu horretan, lehenik, Holltwoodeko dirdiratik urrun, genero, kultura, eta sexualitate araututik at dauden egileen

By |2016-06-17T09:32:31+02:00apirila 27, 2016|

Euskal animazioaren lagina ‘Del trazo al pixel’ zine programaren baitan

Carolina Lopez komisarioaren bi urteko inbestigazio eta berreskuratze lanak izan du bere ordainsaria. Del trazo al pixel: Más de cien años de animación española, espainiar animazioaren hirurogehitik gora pieza biltzen dituen antologiak, argia ikusi du azkenean. Besteen artean, proiektuak, zazpi euskal egileren animazioa ezagutzeko eta aztertzeko aukera eman digu.  

By |2019-05-17T12:17:36+02:00otsaila 12, 2016|