Pascal Gaigne, zinemarako musika konposatzailea

Pascal Gaignek (Caen, Frantzia, 1958) musika ikasketak egin zituen Pauko Unibertsitatean eta Tolosako (Frantzia) Kontserbatorio Nazionalean, eta ordutik, musikari eskaini dio bere ibilbide profesionala. Kontzertuetarako musika sortzen hasi bazen ere, Euskal Herrian osatu zuen film baterako bere lehen soinu-banda, eta une horretatik aurrera, apurka-apurka baina etenik gabe, dozenaka filmentzako musikak sortu ditu. Tartean, Loreak (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, 2014), Lasa eta Zabala (Pablo