EPEGUMA | Punto de Vista 2025erako akreditazioak
Punto de Vistak 2025eko jaialdirako akreditazioak eskatzeko epea zabaldu du. Iruñeko Punto de Vista jaialdiak otsailaren 24tik martxoaren 1era ospatuko du 2025eko edizioa, eta dagoeneko zabaldu dute akreditazioak lortzeko epea. Hiru motatakoak daude -industriako profesionalena, ikasleena eta kazetariena-, eta hirurak ere jaialdiaren webgunean eska daitezke, otsailaren 13a baino lehen.