EMANALDIA | ‘BIDASOA 2018 – 2023’ dokumentala, Sormene 2024 ekitaldian

Torrezabal Kultur Etxea Lehendakari Agirre, 48960 Galdakao, Bizkaia

BIDASOA 2018 – 2023 dokumentalaren emanaldia + solasaldia Kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza izateko borondatea daukan Sormene ekimenak euskarazko kultur adierazpideak -literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak- aintzat hartu ohi ditu, urtero. Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxea zein egitasmoaren webgunea ditu plaza nagusi, nahiz eta ongietorria Maximo Moreno Musika Eskolan egingo duten bihar, Booktuber ekitaldi batekin. Sortuz ahaldundu! Zazpi jauzi lemapean garatuko dute maiatzaren 19ra arte

EMANALDIA | Zinegoak Hedapena, Getxon: ‘Transfariana’

Romo Kultur Etxea Santa Eugenia, Plaza, 1, 48930 Getxo, Bizkaia

ZG Hedapena 2024, Getxoko Romo Kultur Etxean Maiatzaren 17an, Joris Lachaisek zuzendutako Transfariana (2023) koprodukzio frantziar-kolonbiarra proiektatuko du Zinegoak – Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak, ZG Hedapena egitasmoaren baitan. Getxoko Romo Kultur Etxean egongo da ikusgai, jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin. “Trans” eta “fariana” terminoen nahasketaren ondoriozkoa da Transfariana dokumentalaren izenburua; FARCeko kide diren emakume transak izendatzeko erabiltzen da izen hori. Istorioa La Picota

EMANALDIA | ‘Ikusezinak’ filmaren aurkezpena

Zornotza Aretoa Urbano Larruzea Kalea, 48340 Amorebieta-Etxano, Bizkaia

Amorebieta-Etxanoko emakumeen kartzelari buruzko filmaren estreinaldia. Guztira, 1.200 emakume pasatu ziren kartzelatik, eta horietatik 42 hil ziren bertan, 6 ume baita. Hala ere, herritar gutxik dakite  1939tik 1940ra bitarte odol ospitalea izan zenaren, eta egun El Carmelo ikastetxea denaren, historia ezkutua. Emakume errepublikanoak, ezkerrekoak eta abertzaleak zigortzeko diseinatutako zigor-kartzelen sare baten parte izan zen, Francoren erregimenean “oso arriskutsutzat” jotzen zituztenak preso hartzeko sortutakoa. Oier Plazak

EMANALDIA | ‘Un sol radiant’ ( Monica Cambra, 2023)

Tabakalera Andre zigarrogileak plaza, 1,Donostia,Gipuzkoa

Monica Cambra zuzendari eta muntatzaileak Un sol radiant (2023) bere azken lana aurkeztuko du Tabakaleran. Ariadna Fortunyrekin batera egina, kritikak goraipaturiko lana da, Espainiar Estatuko eta nazioarteko hainbat zinema jaialdietan saritua. Filmak munduaren amaiera baino lehenagoko azken egunei aurre egiten dien familia baten istorioa kontatzen du.

€4

EMANALDIA | ‘Arantzazu 36 zm, 5 mende, herri 1’ dokumentala, Arrasaten

Amaia Antzokia Herriko plaza nagusia, 1 20500 Arrasate (Gipuzkoa)

‘Arantzazu’ dokumentala, udaberrian plazaz plaza. Pello Sarasuak zuzendu eta Arteman Komunikazio Agentziak ekoiztutako Arantzazu 36 zm, 5 mende, herri 1 dokumentalak hainbat emanaldi izango ditu maiatzean. Arantzazuko ekarpen sozial, kultural eta espiritualei buruzko irakurketa intimoa jasotzen du, eta zazpi frantziskotarren parte-hartzearekin zein Arantzazurekin modu batean edo bestean harreman esanguratsua izan duten hainbat pertsonen hitzekin osatu dute.

EMANALDIA | ‘Artzain soil’ filma, Donapaleun

Saint-Louis zinema Jean Urruty Karrika 64120 DONAPALEU

Artzain soil filma ikusgai, Ipar Euskal Herriko zinema aretoetan Novanima Productions-ek ekoiztu eta Kanaldude Telebistak koproduzitutako filmak 67 minutuko iraupena dauka, eta elikadura, transmisioa edota lurraren jabegoa bezalako gaiak lantzen ditu. Zukugailua elkarteak antolatutako Kitrikoketa idazketa-tailerrean parte hartu zuten bi zuzendariek iaz, beren proiektua garatzeko asmoz; lana euskaraz zein frantsesez errodatuta dago. Artzain soil – Bergère Sans Terre filmaren sinopsia: Hurrengo neguan Maina Chassecent gazea ez

EMANALDIA | ‘Artzain soil’ filma, Kanbon

L’aiglon zinema

Artzain soil filma ikusgai, Ipar Euskal Herriko zinema aretoetan Novanima Productions-ek ekoiztu eta Kanaldude Telebistak koproduzitutako filmak 67 minutuko iraupena dauka, eta elikadura, transmisioa edota lurraren jabegoa bezalako gaiak lantzen ditu. Zukugailua elkarteak antolatutako Kitrikoketa idazketa-tailerrean parte hartu zuten bi zuzendariek iaz, beren proiektua garatzeko asmoz; lana euskaraz zein frantsesez errodatuta dago. Artzain soil – Bergère Sans Terre filmaren sinopsia: Hurrengo neguan Maina Chassecent gazea ez

EPEMUGA | Euskal autore emakumeentzako film laburren I. gidoi lehiaketa

Euskal autore emakumeentzako film laburren I. gidoi lehiaketa Gidoi – Euskadiko Gidoigileen Elkarteak jakinarazi duenez, bazkideen % 25 baino ez dira emakumezkoak. Bada, egoerari buelta eman eta emakumeen artean gidoien idazketa sustatzeko eta horiek profesionalizatzen laguntzeko asmoz, Euskal autore emakumeentzako film laburren I. gidoi lehiaketa sortu dute, Caostica Nazioarteko Film Labur eta Bideoklipen Jaialdiarekin lankidetzan. Ekimenak (H)emen elkartearen laguntza ere dauka. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jaio edo

EMANALDIA | Zinegoak Hedapena, Getxon: ‘Levante’

Romo Kultur Etxea Santa Eugenia, Plaza, 1, 48930 Getxo, Bizkaia

ZG Hedapena 2024, Getxoko Romo Kultur Etxean Maiatzaren 24an, Lillah Halla zuzendari brasildarraren Levante (2023) filma proiektatuko du Zinegoak – Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak, ZG Hedapena egitasmoaren baitan. Getxoko Romo Kultur Etxean egongo da ikusgai, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Atleta gisa bere etorkizuna definituko duen boleibol-txapelketaren bezperan, 17 urteko Sofia haurdun dagoela ohartzen da. Abortatu nahian, legez kanpokoa den herrialde batean, atxilotu

SOLASALDIA | Kontatutako zinea: ANDREA JAURRIETA

Tabakalera Andre zigarrogileak plaza, 1,Donostia,Gipuzkoa

Andrea Jaurrieta zinemagile nafarra izango protagonista da  Kontatutako zinea egitasmoan, eta Nina (2024) bere bigarren film luzea aurkeztuko du. Filma maiatzaren 10ean estreinatuko da zinema-aretoetan, eta Malagako Zinemaldiaren azken edizioaren parte izan zen. Bertan, Kritika Epaimahaiaren Zilarrezko Biznaga Sari Berezia jaso zuen. Munduan bere lekua aurkitzeko borrokan ari den neska gazte baten erretratu intimoa aurkezten du. Begientzat liluragarria den narratiba baten bidez, Jaurrietak identitateari, desioari eta

EMANALDIA | Familian gozatzeko zinema: ‘Tonari no Totoro / Mi vecino Totoro’ (Hayao Miyazaki, 1988)

BBK Aretoa Gran Vía López de Haro, 19-21,Bilbo,Bizkaia,Spain

Tonari no Totoro / Mi vecino Totoro (Hayao Miyazaki, 1988) filmaren emanaldia, Bilboko BBK Aretoan. BBK Salak zinemarekin hitzordu berria estreinatu du asteburuan: ‘Familian gozatzeko zinema’ zikloa, izenak berak adierazten duen bezala, zinema-aretoetan “txikitan sentitu genituen emozioak belaunaldi berriekin partekatzeko” helburuarekin. Imajinario kolektiboko klasiko bihurtu diren zintak izango dira ikusgai, igande goizez eta doan. https://www.youtube.com/watch?v=BjeBG8Xrci8

Go to Top