EPEMUGA | Jose Angel Herrero-Velarde Ikerketa bekak

Tabakalera Andre zigarrogileak plaza, 1,Donostia,Gipuzkoa

Donostia Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak elkarlanean antolatutako programa honen helburua da Zinemaldiaren artxibo historikoaren ikerketa bultzatzea. Horretarako, Zinemaldiaren artxibo historikoa iturri nagusitzat hartuko duten testu akademiko argitaragabeak sortu beharko dituzte hautagaiek, zinema-jaialdiaren iragana berrikusi eta haren orainaren eta etorkizunaren arteko etengabeko elkarrizketari bide emateko. Ikerketa-proiektuak aurkezteko epea apirilaren 22ra arte luzatuko da.

EMANALDIA | Kresala Zinekluba: ‘Une langue universelle’

Trueba aretoa Secundino Esnaola Kalea, 2,Donostia,Gipuzkoa

Hiru saiok osatuko dute Kresala Zineklubak otsailerako prestatu duen egitaraua. Une langue universelle (Matthew Rankin) film kanadarra emango dute gaur: Teheran eta Winnipeg arteko erdibidean dagoen leku surrealista batean, bi ikaslek neguko izotzaren azpian izoztutako billete bat aurkituko dute. Turismo-gidari batek ibilbide estranbotiko bat eskainiko du hirian zehar, eta gizon batek bidaia misteriotsu bati ekingo dio ama ikustera joateko. https://youtu.be/l2aqWqH_IgM?si=erZgXZY36vDxZT92

EMANALDIA | FAS Zinekluba: ‘Eisenstein in Guanajuato’ eta ‘El tercer paisaje

El Carmen aretoa Indautxu Plaza,Bilbo,Bizkaia

Apirileko egitaraua argitu du Bilboko FAS Zineklubak. Lau saio eskainiko ditu zinemazaleen topaleku bilbotarrak. Nazioarteko film luze interesgarriak pantailaratzeaz gain, XII KORTeN! ataleko film laburra sorta berria ere erakutsiko dute. Gaur:  Eisenstein in Guanajuato (Peter Greenaway, 2015) + XII KORTeN!: El tercer paisaje (Julen Etxebarria) – Gonbidatua: Julen Etxebarria https://youtu.be/fb364B6u1XE?si=GFSEswM4FbRjT6hG

EMANALDIA | Euskal Emakume Zinemagileak: ‘Nina’

Artium Museoa rantzia Kalea, 24. Vitoria-Gasteiz, 01002 Araba

Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren azken edizioa aurkeztu dute. 2021ean abiatu zuen Euskadiko Filmategiak ekimena, eta ordutik 50 zuzendari baino gehiagoren lanak pantailaratu dituzte. Aurten, bosgarren eta azken edizioa ospatuko dute, 12 film eskainiz. Gaur ikusgai egongo da: Nina (Andrea Jaurrieta, 2024). Ninak kostaldeko bere jaioterrira itzultzea erabaki du, poltsan eskopeta bat hartuta eta helburu bat buruan: Pedrori, herriak omenduko duen idazle ospetsu bati, mendeku hartzea.

EMANALDIA | ‘Stop the Pounding Heart’ (Roberto Minervini), Tabakaleran

Tabakalera Andre zigarrogileak plaza, 1,Donostia,Gipuzkoa

Ipar Amerikako landa-gizartea islatzen duen lan intimista eta politikoengatik ezaguna den Roberto Minerviniren lanak hurbilduko dituzte Tabakalerara, datozen egunotan. Gaur Stop the Pounding Heart (2013) egongo da ikusgai: Sara ahuntzak hazten dituen familia batean hazi den neska gazte bat da. Gurasoek etxean hezten dituzte hamabi seme-alabak, Bibliaren aginduei zorrotz jarraituz. Bere arrebei bezala, Sarari ere erakustsi diote emakume debotoa izaten, gizonei men egiten eta bere garbitasun emozional

EPEMUGA | ‘JALGI HADI!’ film dokumentalaren finantzazio-kanpaina

Korrika ardatz hartuta, euskararen egoera eta etorkizuna marraztuko duen JALGI HADI! dokumentala errodatuko du AEKak, Ander Iriarte zinemagile oiartzuarrarekin batera. Baliabideak lortzeko finantzazio kanpaina abiatu dute, eta 2027ko Donostia Zinemaldian estreinatzea da helburua. Alde batetik, bihotza: Denen gorputza dantzan jartzen duen Korrika barrutik bizitzeko aukera emango baitio ikusleari. Korrika posible egiten duen taldea jarraitu eta bidean sortzen diren kezkak eta arazoak ezagutu, eta Korrikaren emozioa lehen pertsonan

EPEMUGA | ‘Talentuaren Gunea’ topaketaren 3. edizioko deialdia

Ahots eta narratiba berriak bilatzen dituzten enpresa ekoizleen arteko topagune gisa sortu zen Talentuaren Gunea egitasmoaren edizio berri bat hartuko du Euskadiko Parke Teknologikoak (Gasteiz), datorren maiatzaren 30ean. Parte-hartzea zabalik da, eta apirilaren 25ra arte jasoko dituzte proiektuak.

EMANALDIA | Euskal Emakume Zinemagileak: ‘Nina’

Tabakalera Andre zigarrogileak plaza, 1,Donostia,Gipuzkoa

Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren azken edizioa aurkeztu dute. 2021ean abiatu zuen Euskadiko Filmategiak ekimena, eta ordutik 50 zuzendari baino gehiagoren lanak pantailaratu dituzte. Aurten, bosgarren eta azken edizioa ospatuko dute, 12 film eskainiz. Gaur ikusgai egongo da: Nina (Andrea Jaurrieta, 2024). Ninak kostaldeko bere jaioterrira itzultzea erabaki du, poltsan eskopeta bat hartuta eta helburu bat buruan: Pedrori, herriak omenduko duen idazle ospetsu bati, mendeku hartzea.

EMANALDIA | ‘Itoiz udako sesioak’, Madrilgo Cinetecan

Madrilgo Cineteca espazioa Pl. de Legazpi, 8, Arganzuela, 28045 Madrid

Urtarrilaren 24an heldu zen Itoiz udako sesioak filma Hego Euskal Herriko zinema-areto nagusietara, eta ordutik, herriz herrikoan dabil; otsailean sartzearekin batera Ipar Euskal Herrian ere estreinatu zen. Orain, Espainiako Estatuan barrena ere hasi dira emanaldiak lotzen, eta gaur, Madrilen egongo da ikusgai. Cineteca espazioan pantailaratuko dute Larraitz Zuazok, Zuri Goikoetxeak eta Ainhoa Andrakak zuzendutako dokumentala, eta zinemagileak ere bertan izango dira. 70eko hamarkadaren amaieran Mutrikuko mutil batek

Bizkaia Aretoa (EHU/UPV) Abandoibarra etorbidea 3,Bilbo,Bizkaia

Go to Top