DEIALDIA | NEST Sailean izena emateko epea zabalik

Donostia Zinemaldiko Nest sailean izena emateko aukera, ekainaren 3tik aurrera. 2024ko deialdia ekainaren 3an zabalduko dute, eta uztailaren 3ra arteko epea izango da lanak aurkezteko, ondoko estekan. Eskola bakoitzak gehienez ere hiru film labur aurkeztu ahalko ditu, beti ere, Zinemaldiaren aurreko hamabi hiletan ekoitzi badira, eta epaimahaiak hautatutako lanen artean, 10.000 euroko NEST Saria banatuko dute.

EPEMUGA | DokLab Navarra deialdia

Izen-ematea webgunetik bertatik egin behar da, ekainaren 20a baino lehen, eta aurre aukeraketa astebeteren bueltan iragarriko dute. Horien arduradunek (pertsona batek edo bik osatuta) berehala eskatutako dokumentazioa bidali beharko dute. Ondoren, behin betiko hautatuen berri emango dute.    

HITZALDIA | Kanpaiak galdatzeari eta ikonoak margotzeari buruz. Nondik eta zergatik egin zinema 2024an?

2DEO - Euskarazko ikus-entzunezkoen laborategia Andre Zigarrogileen Plaza, 1 (Tabakalera),Donostia - San Sebastian,Gipuzkoa,Spain

Kanpaiak galdatzeari eta ikonoak margotzeari buruz. Nondik eta zergatik egin zinema 2024an? hitzaldia. Estatuak kulturari ematen dion babesa gero eta mehatxu handiagoa izaten ari den une honetan, kultura merkantilizatzeko joera antzematen den honetan, sortzailea lan/produktu bihurtu da berez, merkatuek eta laborategiek etengabe saldu beharrekoa. Obrak dagoeneko utzi dio prozesuaren xedea izateari eta, horren ordez, bitarteko bihurtu da, hain zuzen ere garapen profesionaleko espazio horietara sarbidea

EMANALDIA | ‘918 GAU’ (Arantza Santesteban, 2021), Miarritzeko II. NOUVELLES VAGUES zinemaldian

Cinéma Le Royal 8 Av. du Maréchal Foch, 64200 Miarritze

Miarritzeko II. NOUVELLES VAGUES zinemaldia, gazteak protagonista. Zinemagile gazteen istorioak, esperantzak eta horien indarra ezagutzeko aukera egongo da, gaurtik aurrera, Miarritzen. Ekainaren 23ra bitartean gauzatuko den Biarritz Film Festival – NOUVELLES VAGUES zinema jaialdiaren baitan, 30 film inguru eskainiko dituzte, mundu mailako estreinaldiak asko, eta gonbidatu bereziak gerturatuko dira hirira. Besteak beste, bost zinema eskolako ordezkariek beren herrialdean gazteria islatzen duen pelikula aukeratuko dute. Kasu honetan, Donostiako

TAILERRA | Gazteentzako zinema tailerra, Iruñeko Planetarioan

Iruñeko Planetarioa Sancho Ramirez kalea, z/g 31008 Iruñea, Nafarroa

Gazteentzako zinema tailerra antolatu du Nafarroako Filmategiak. Nafarroako Filmategiak antolatuta, 12 eta 16 urte bitarteko gazteek film laburrak sortzearen prozesuan murgiltzeko aukera izango dute bosgarrenez. Hilaren 24tik 28ra bitartean garatuko da formakuntza-saioa, eta bertan parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute. Iruñeko Planetarioan egingo da tailerra, eta Julio Mazarico gidoilari, zinemagile eta ekoizleak gidatuko du. Azaldu dutenez, egitasmoaren helburua “gazte talde batek film

EMANALDIA | Donostiako Kresala Zinekluba: ‘Linda veut du poulet!’ (2023)

Trueba aretoa Secundino Esnaola Kalea, 2,Donostia,Gipuzkoa

Kresala Zineklubak bi saio iragarri ditu ekainerako. Hilaren 25en Linda veut du poulet! (Chiara Malta eta Sébastien Laudenbach, 2023) filma pantailaratuko dute. Paulette errudun sentitzen da bere alaba Linda bidegabeki zigortu ondoren, eta edozer egingo luke konpentsatzeko. Oilaskoa piperrekin ere egingo luke, baina ez daki kozinatzen. Non aurki dezake du oilo bat, herrialde osoa greban dagoen egunean?

TAILERRA | Mundu narratibo birsortzaileak

Mundu narratibo birsortzaileak idazketa-tailerra. Lucy Stone eta Gustavo Montes de Ocak gidatuko dute. Hilaren 25era arte eman daiteke izena eztabai@sansebastianfestival.com korreo elektronikora mezua bidalita. Mundu narratiboen eraikuntza dagoeneko hemen dagoen etorkizunaren adibideetan oinarrituko dute lantegian.

EPEMUGA | Donostia Zinemaldiaren WIP Europa sailerako deialdia

Donostia Zinemaldia Tabakalera | Andre Zigarrogileen Plaza, 3. solairua,Donostia - San Sebastian,Gipuzkoa,Spain

Donostia Zinemaldiaren WIP Europa ataleko deialdiaren epemuga. Gaurko egunera bitartean aurkeztu ahalko dira proiektuak, betiere, egilearen lehen edo bigarren lana badira eta hizkuntza ez hegemonikoren batean filmatuta badaude.  

EPEMUGA | Donostia Zinemaldiaren WIP LATAM sailerako deialdia

Donostia Zinemaldia Tabakalera | Andre Zigarrogileen Plaza, 3. solairua,Donostia - San Sebastian,Gipuzkoa,Spain

Donostia Zinemaldiaren WIP LATAM ataleko deialdiaren epemuga. Irailaren 23an, 24an eta 25ean egingo dituzte Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzeko eta postprodukzio fasean dauden filmak amaitzen laguntzeko Donostia Zinemaldiaren baitako work in progress sailaren topaketa-saioak.

EPEMUGA | NEST Sailaera lanak aurkezteko deialdia

Donostia Zinemaldiko Nest sailean izena emateko aukera, ekainaren 3tik aurrera. Uztailaren 3ra arteko epea izango da lanak aurkezteko, ondoko estekan. Eskola bakoitzak gehienez ere hiru film labur aurkeztu ahalko ditu, beti ere, Zinemaldiaren aurreko hamabi hiletan ekoitzi badira, eta epaimahaiak hautatutako lanen artean, 10.000 euroko NEST Saria banatuko dute.

LANTEGIA | SerendipIA tailerra

SerendipIA lantegian. ARTEFAKTO Filmseko Jorge Caballerok eta Anna Giralt Grisek emango dute, eta ikus-entzunezko pieza kolektibo bat sortzeko AAn oinarritutako tresnak erabiliko dituzte.

EPEMUGA | XXV. Asier Errasti Eibarko Film Laburren Jaialdia

XXV. Asier Errasti Eibarko Film Laburren Jaialdira lanak bidaltzeko epea zabalik da Eibarko Udalak eta Plano Corto elkarteak antolatuta, azaroaren 4tik 9ra bitartean, film laburren lehiaketa egingo dute herrian. Dagoeneko, parte hartu nahi duten sortzaileek beren proiektuak aurkez ditzakete, uztailaren 5a baino lehen betiere. Gehienez, 20 minutuko iraupena duten lanak onartuko dituzte, eta euskaraz, gaztelaniaz edota bi hizkuntza horietako batean azpititulatua egon behar dira. 2023ko urtarrilaren 1etik

Go to Top