EPEGUMA | Punto de Vista 2025erako akreditazioak

Punto de Vistak 2025eko jaialdirako akreditazioak eskatzeko epea zabaldu du. Iruñeko Punto de Vista jaialdiak otsailaren 24tik martxoaren 1era ospatuko du 2025eko edizioa, eta dagoeneko zabaldu dute akreditazioak lortzeko epea. Hiru motatakoak daude -industriako profesionalena, ikasleena eta kazetariena-, eta hirurak ere jaialdiaren webgunean eska daitezke, otsailaren 13a baino lehen.

EPEMUGA | Filmen inskripzioa Zinegoak Jaialdiaren 22. edizioan

ZINEGOAK – Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiak, 2025eko ekainaren 23tik 30era ospatuko den XXII. edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu berri du. Zinema sortzaileek, ekoizleek edota banatzaileek, 2025eko martxoaren 10a baino lehen aurkeztu ahalko dira lanak.

EPEMUGA | EITBren ‘Formatu txikiak, talentu berriak’ deialdia

Euskarri eta plataforma digitaletan kontsumitzeko iraupen laburreko euskarazko fikzio-serieen produkzioa babestuko du EITB- Euskal Irrati Telebista Taldeak, abiatu berri duen ‘Formatu txikiak, talentu berriak’ deialdiaren bidez. Bi proiektu mota bilatzen ditu: MAKUSIrako fikzio seriatua (4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako fikziozko serieak, 10 minututik gorako iraupena duten 8 kapituluko gutxieneko kopurua), eta PRIMERANerako fikzio seriatua (fikziozko telesailak, narratiba berritzaileak dituztenak eta 16 eta 25 urte bitarteko publikoarekin konektatzeko

Go to Top