DEIALDIA | NEST Sailean izena emateko epea zabalik

Donostia Zinemaldiko Nest sailean izena emateko aukera, ekainaren 3tik aurrera. 2024ko deialdia ekainaren 3an zabalduko dute, eta uztailaren 3ra arteko epea izango da lanak aurkezteko, ondoko estekan. Eskola bakoitzak gehienez ere hiru film labur aurkeztu ahalko ditu, beti ere, Zinemaldiaren aurreko hamabi hiletan ekoitzi badira, eta epaimahaiak hautatutako lanen artean, 10.000 euroko NEST Saria banatuko dute.

EPEMUGA | Donostia Zinemaldiaren WIP Europa sailerako deialdia

Donostia Zinemaldia Tabakalera | Andre Zigarrogileen Plaza, 3. solairua,Donostia - San Sebastian,Gipuzkoa,Spain

Donostia Zinemaldiaren WIP Europa ataleko deialdiaren epemuga. Gaurko egunera bitartean aurkeztu ahalko dira proiektuak, betiere, egilearen lehen edo bigarren lana badira eta hizkuntza ez hegemonikoren batean filmatuta badaude.  

EPEMUGA | ‘Gazte Sortzaileak’ deialdiaren epemuga

Gasteizko Udala Espainia plaza, 1,Vitoria-Gasteiz,Gipuzkoa,Spain

‘Gazte Sortzaileak’ deialdiaren epemuga. Gasteizko Udalak jarri du abian, euskarazko kultur sorkuntza sustatzea helburu duen lurraldeko 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako sormen-beka.

EPEMUGA | Euskal sortzaileentzako mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA Andre Zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera),Donostia - San Sebastian,Gipuzkoa,Spain

Etxepare Euskal Institutuaren euskal sortzaileentzako mugikortasuna sustatzeko dirulaguntza deialdiaren epemuga. Arte plastikoen, ikusizkoen, musikaren, dantzaren eta antzerkigintzaren sektoreetako sortzaileek  2024 osoan zehar egin edo egingo diren jarduerak aurkeztu ditzakete.

Go to Top