EPEMUGA | 47. Euskal Zine Bilera, izen-emate deialdia
EPEMUGA | 47. Euskal Zine Bilera, izen-emate deialdia
Euskarazko istorioak galdegin ditu 47. Euskal Zine Bilerak. Lekeitioko Zine Bilerak, euskara hutsez egiten den zinemaldirik zaharrenak, “urte hauetan guztietan gure hizkuntza sustatu eta hedatzeko egindako lanarekin oso harro” egonik, 2024ko ediziorako izen-emate deialdia zabaldu du. Urriaren 17tik 20ra bitartean ospatuko da 47. edizioa, eta sari nagusiak irabazteko lehian arituko diren film laburrak aurkeztu nahi dutenek uztailaren 30era arte izango dute aukera. Urtero legez, gehienez 30 minutuko […]