EPEMUGA | 47. Euskal Zine Bilera, izen-emate deialdia

Euskarazko istorioak galdegin ditu 47. Euskal Zine Bilerak. Lekeitioko Zine Bilerak, euskara hutsez egiten den zinemaldirik zaharrenak, “urte hauetan guztietan gure hizkuntza sustatu eta hedatzeko egindako lanarekin oso harro” egonik, 2024ko ediziorako izen-emate deialdia zabaldu du. Urriaren 17tik 20ra bitartean ospatuko da 47. edizioa, eta sari nagusiak irabazteko lehian arituko diren film laburrak aurkeztu nahi dutenek uztailaren 30era arte izango dute aukera. Urtero legez, gehienez 30 minutuko

EPEMUGA | 17. Mendi Film jaialdira lanak bidaltzeko deialdia

2024ko Mendi Film jaialdira lanak bidaltzeko epea zabalik da. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalak abenduaren 6tik 17ra bitartean ospatuko du 17. edizioa. Ohi bezala, alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, natura… gaiak jorratzen dituzten proiektuak galdegin dituzte.

EPEMUGA | UNIKOAK Film Laburren III. Lehiaketa

Bizkaia Aretoa - UPV/EHU Abandoibarra Etorb., 3 Bilbo,Bilbo,Bizkaia,Spain

UNIKOAK Film Laburren III. Lehiaketa, martxan Euskararen garapena eta normalizazioa indartzea eta euskal kultura bultzatzea helburu, Euskal Herriko Unibertsitateak UNIKOAK Film Laburren III. Lehiaketa jarri du martxan. Gehienez 15 minutuko iraupena duten lanak galdegin dituzte, irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko direnak. Bizkaiko Campuseko edozein gradutako ikaslek parte har dezake egitasmoan -bakarka zein taldeka-, horiek euskararekin duten engaiamendua erakutsi nahi duen orok. Betiere, 2023/2024 ikasturtean

Go to Top