The Cave izeneko argazkia izendatu dute 2025eko abenduaren 5etik 14ra ospatuko den BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 18. edizioaren irudi nagusia. Julia Roger-Veyer argazkilari paristarraren lana da, Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatutako CVCEPHOTO mendi jarduerako argazki lehiaketan saritua.
“Argazki hau neguan glaziar baten barruan sortutako koba natural baten barruan atera zen, Chamonixeko Mer de Glace ikonikoan”, azaldu du egileak, “Urtean zehar glaziarretako paisaiak esploratu ohi ditut eskalatzeko eta argazkiak egiteko toki inspiratzaileen bila. Kobazulo iragankor horiek, urtutako urak moldatuak, urdin kolore oso berezia dute, ñabardura ugarikoa. Izotza, liluratuta naukan elementu naturala da. Bere itxura izugarri aldatzen da argiaren eta urtaroen arabera, etengabe eboluzionatzen ari den kolore-paleta bat eskainiz. Glaziar kobazulo horien barruan dagoen atmosfera oso berezia da, ozeanoaren urdin sakonak ekartzen ditu gogora”. Bere hitzen arabera, irudi honekin, inguru horren edertasun hauskorraren berri eman nahi du, eta aparteko leku hauek zaintzearen garrantziaz kontzientzia zabaldu “.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Jaialdia
Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituen nazioarteko dokumentalen jaialdiak Bilbo hartuko du hamazortzigarrenez. Abenduaren 5etik 16ra ospatuko dute BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia ekimena, eta ohi bezala, filmen emanaldiez gain, hitzaldiak, eztabaidak eta orotariko ekitaldiak antolatuko dituzte hitzorduaren harria.
Mendi Film Festival Kultur Elkarteak dagoeneko zabaldu du mendiarekin erlazionatutako dokumental labur eta luzeak inskribatzeko epea. 2023ko urtarrilaren 1etik urrera ekoiztutako lanak aurkez daitezke, eta izen-ematea doan da. Ohi bezala, alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, natura… gaiak jorratzen dituzten proiektuak bidali daitezke, irailaren 5era bitartean.
Sail Ofizialeko sari guztiek izango dute diru ordaina Eguzkilore garaikurra jasotzearekin batera:
- Sari Nagusia: Eguzkiloregaraikurra + 6.000 €
- Zuzendari Onena: Eguzkiloregaraikurra + 3.000 €
- Gidoi Onena: Eguzkiloregaraikurra + 2.000 €
- Argazkilaritza Onena: Eguzkiloregaraikurra + 2.000 €
- Epaimahaiaren Saria: Eguzkiloregaraikurra + 2.000 €
- Soinu Banda Onenaren Saria: Txalapartagaraikurra + 2.000 €
- EITB Saria Euskarazko Film Onenari: Eguzkiloregaraikurra + 2.000 €
- Mendiko Film Onena: Eguzkiloregaraikurra + 1.200 €
- Eskaladako Film Onena: Eguzkiloregaraikurra eta 1.200 €
- Kultura eta Natura Film Onena:Eguzkilore garaikurra eta 1.200 €
- Kirol eta Abentura Film Onena:Eguzkilore garaikurra eta 1.200 €
- Film Labur Onena: Eguzkiloregaraikurra eta 1.000 €
Izena ematerako orduan kontuan izan beharreko oinarriak eta baldintzak xehetasunez irakurri, HEMEN.