Mission: Impossible – The Final Reckoning (Christopher McQuarrie)

Ekintza | Abentura | Drama

Ethan Hunt agenteak Gabrielek “the Entity” izenaz ezagutzen den IAren programa ahalguztiduna kontrolatzea eragozteko misioan murgildurik jarraitzen du.

Misión Imposible  frankiziaren zortzigarren alea,  Dead Reckoning Part One (2023) filmaren jarraipena.

2025 | Cannesko Zinemaldia: Premiere

.

.

Los Tortuga (Belén Funes)

Drama | Familia | Nerabezaroa

Anabelek 18 urte ditu eta Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko ikasketak egiten ari da Bartzelonan. Unibertsitatera heltzeko egindako esfortzu handiaren ondoren, esan daiteke bere ametsa bete duela.

Egun batetik bestera, ordea, bi emakumeen patua irauliko duen gertakaria lehertuko da: Gutun bat jasoko dute, zeinaren bitartez etxea alokatzen dien higiezinen agentziak jakinaraziko dien behin betiko utzi behar dutela etxebizitza, putre funts batek erosi baitu eraikina.

2025 | Malagako Zinemaldia: Epaimahaiaren Sari Berezia  (Zilarrezko Biznaga); Zuzendari Onenaren saria; Gidoi Onenaren saria

2024 | TIFF – Toronto International Film Festival: Sail Ofiziala

.

.

Lilo & Stitch (Dean Fleischer-Camp)

Txikientzat | Remake | Abentura | Fantasia

Disney industriaren jatorrizko lana den Lilo & Stitch filmaren remake-a, orain, irudi errealekin. Hawaiiako neskato bakarti baten eta estralurtar iheslari baten istorioa kontatzen du.

.

.

Ezra / Una función inesperada (Tony Goldyn)

Drama | Komedia | Autismoa

Maxek ikaragarri maite du bere seme Ezra, autismoa duen 11 urteko mutikoa, baina mutikoaren premia bereziek eztabaida etengabeak eragiten dizkiote Jenna emazte ohiarekin. Izan ere,  Maxek bere karrera eta bikote-harremana zituen ditu stand-up komiko bilakatzearen ametsari jarraika, eta orain bere aita Stanekin bizi da, atezain bihurtutako chef talentu baina xelebrearekin.

Ezra enegarren eskolatik botako dutenean, ordea, Maxek haurra gauaren erdian eramateko erabaki eztabaidagarria hartzen du, herrialde osoan zehar eramango dituen ihes-odisea bat ontziratuz.

.

.

Paternel / Un buen padre (Ronan Tronchot)

Drama | Erlijioa | Aitatasuna

Frantziako herri txiki batean, Simon apaiz katolikoa da, bere parrokiari erabat eskainia. Zerbitzu batean dagoela, Louiserekin egingo du topo, apaiz bihurtu baino urte batzuk lehenago ezagutu zuen emakumea, eta honek bere 11 urteko semea, Aloé, aurkezten dio, aita biologikoa dela esanez. Errebelazio honek Simonen eguneroko bizitza suntsitzen du, bere existentzia gidatu duten ziurtasun guztiak zalantzan jarriko baititu: Jarraitu al dezake eliztarrentzat apaiz elizkoia izaten, semearen aitaren rola betetzen duen bitartean?