Euskal Herriko Zinema Eskolan diplomaturak, masterrak, tailerrak edota ikastaro trinkoak egin nahi dituztenek izena emateko aukera dute dagoeneko.

ecpv

Hamar urte baino gehiago ibilbide arrakastatsua jorratu izanaren bermeaz, Espainiar Estatuan hazkunderik handiena izan duen zinema eskoletako bat da Bilbon kokatutako Euskal Herriko Zinema Eskola. Irabazi asmorik gabeko kooperatiba, ikasketa zentro bat baino gehiago da, zinema industriaren oinarri eta hastapen zentro nagusia gurean.

Zinemagile berriek, sektorea ezagutu eta beren langintza definitzeko bitarteko akademiko gisa sortu zuten eskola eta, bide horretan, lan-merkatuan murgildu ahal izateko beharrezkoak diren baliabideak eskaintzen dituzten 40tik gora profesional eta irakasleen babesa jasotzen dute ikasleek. Eskolako filmaketa-praktikak egiteaz gain, ikasleek kanpoko filmaketa profesionaletan parte-hartzeko aukera dute ere hogei bat enpresa eta elkarte laguntzailerekin sinatutako akordioei esker.

Bada, zabaldu dute 2025-2026 ikasturterako izen-ematea, eta plazak lehenago bete ezean, orokorrean irailera arte izango da aukera inskripzioa gauzatzeko.

Diplomaturak:

  • Zinema zuzendaritza (epemuga: irailak 20)
  • Argazki zuzendaritza (epemuga: irailak 20)
  • Edizioa, soinua eta efektu bereziak (epemuga: irailak 20)
  • Zinema eta antzerki interpretazioa (epemuga: irailak 20)

Masterrak:

  • Zinema eta telesailen ekoizpena (epemuga: irailak 20)
  • Zinematografia masterra (epemuga: irailak 25)
  • Jantziteria diseinua (epemuga: abenduak 31)
  • SFX masterra (epemuga: irailak 20)

Ikastaroak:

  • Gidoia eta dramaturgia (epemuga: irailak 20)
  • Bikoizketa (epemuga: irailak 20)

Tailerrak:

  • Gazteentzako interpretazioa (epemuga: irailak 20)
  • Gidoigintzako hastapena (izen-ematea: irailaren 1etik abenduaren 15era)

Ikastaro trinkoak:

  • Udako eskola (epemuga: ekainak 20)
  • Udako interpretazio trinkoa (epemuga: ekainak 20)