Final Destination: Bloodlines (Zach Lipovsky, Adam B. Stein)
Beldurra | Naturaz gaindikoa | Sekuela
Amesgaizto bortitz eta errepikakor baten jazarpena somatzen hasten denean, Stefanie unibertsitateko ikasleak etxerako bidea hartuko du, zorigaiztoko zikloa hausteko gai izan daitekeen pertsona bakarra aurkitzeko helburuz.
.
.
Jane Austen a gâché ma vie / Jane Austen arruinó mi vida (Laura Piani)
Komedia | Drama | Literatura
Agathe, emakume baldarra bezain xarmangarria, kontraesanez beterikoa, ezkongabetasun egoera desesperatuan aurkitzen da. Bere ametsa Jane Austenen eleberri baten maitasun duina bizitzea da, eta bere helburu nagusia idazle bihurtzea da. Horren ordez, Parisko Shakespeare & Co liburu denda britainiarrean liburuak saltzen ematen ditu egunak.
Ezustean, Ingalaterrako Jane Austen Idazleen Egoitzara gonbidatua denean, nobelagile bihurtzeko ametsa betetzeko bere segurtasun gabeziei aurre egin beharko die, eta bere bizitza sentimentala birplanteatzera eramango duen amodiozko triangelu kaotiko batean harrapatuta geratuko da.
.
.
Lo que queda de ti (Gala Gracia)
Drama | Landa bizitza
25 urterekin, Sara jazz disko bat grabatzear dago New Yorken, baina, aitaren heriotzaren ondoren, Huescako Pirinioetan bere jaioterrira itzuliko da. Han, bere ahizparekin batera, etxalde bat eta artalde bat jasoko ditu oinordetzan. Bere azken urteetan aitarekin egon ez izanagatik sentitzen duen erruak janda, artaldea saltzeko proposamenari uko egin eta jasotako ondarea gordetzea erabakiko du.
2025 | Malagako Zinemaldia: Soinu Banda Onenaren saria
.
.
Almudena (Azucena Rodríguez)
Dokumentala
Urte askoan zehar eta bere hitz propioekin, Almudena Grandesek mundua ikusteko duen modua kontatuko du, bizitza eta idazketa ulertzeko duen modua. Baina Almudena ez dago. Film honen irrika bere oroimena bizirik mantentzea da, bere bizitza eta obra ospatzea, bere heriotzak utzi duen hutsune mingarria ahaztu gabe.
Horretarako, Luis García Montero, senarra, hutsune horretan murgiltzen da eta, hori egitean, gutxik ezagutu duten idazle baten erretratu intimoa osatuko du.
.
.
Stockholm Bloodbath / Estocolmo 1520. El rey tirano (Mikael Håfström)
Abentura | Belikoa | Drama
1520an, Danimarkako Kristian II errege zitalak, botere-egarriz, Sten Stureri suediar koroa kentzeko erabakia hartu zuen, kosta ahala kosta. Horren aurrean, Freja eta Anne ahizpek beren familia modu basatian hil zuten gizonengatik mendekua hartuko zutela zin egin zioten elkarri.
Bada, bi ahizpak Suedia eta Danimarkaren arteko borroka politiko gupidagabean murgilduko dira, Stockholmeko Odol Bainuan.
.
.
Anzu, gato fantasma (Nobuhiro Yamashita, Yôko Kuno)
Animazioa | Komedia | Manga
Euri zaparrada handi baten erdian, monje batek katutxo bat aurkituko du. Katutxo hori Anzu izenez bataiatuko eta zaintza zein arreta handiz haziko du. Hala, 30 urte geroago, katutxoa hil ez ezik, gizaki gisa hitz egin eta betiereko bizia duela dirudien “katu fantasma” bilakatu da: 37 urterekin, ziklomotorrean bidaiatu eta masajista gisa lanaldi partzialean lan egiten du.
2024 | Cannesko Zinemaldia: Errealizatzaileen Hamabostaldia
2024 | Sitgesko Zinema Fantastikoaren Jaialdia: Sail Ofiziala
2024 | Annecy Jaialdia: Sail Ofiziala
.
.
El cuento del lobo (Norberto López Amado)
Thriller | Drama
Olgak eta Javierrek, klase ertaineko bikote batek, etxea garbitzen dien neskak mugikorrean mehatxuzko mezuak jasotzen dituela ikusten dute. Egoera horren aurrean, esku hartzea erabakiko dute, egun batetik bestera bizimodua aldatuz.
Izan ere, neskaren aitaren agerpenak, zalantzek eta desberdintasunek gero eta galdera gehiago sortzen dituzte konponbide zailekoa den egoera horretan batean.
.
.
Bonhoeffer (Todd Komarnicki)
Drama | Biografikoa | Nazismoa
Dietrich Bonhoefferren istorioa kontatzen du. Gizon horren fedeek eta printzipioek espioi bihurtzera eraman zuten, eta, horretan zela, Hitler hiltzeko konplot batean parte hartu zuen. Erresistentziarekin konprometitua, bere herriaren aurka egiteraino, bere ausardia bere garaiaz haratago pasa zen, zapalkuntzaren aurkako erresistentzia ondarea utziz.
.
.
Tras el verano (Yolanda Centeno)
Drama | Amatasuna | Familia
Paulak, Raulek eta Danik osaturikoa familia eredu arrunt eta normatiboa litzateke, ez balitz Dani Paularen semea ez delako eta, horren eraginez, Paulak ama “titulua” irabaztearen eguneroko erronkari aurre egin behar diolako.
Gatazka horrek, bikotearen banaketarekin batera, eta, ondorioz, Paulak Dani ikusteari utz diezaiokeelaren errealitatearekin batera, haur baten mina eta agurrek sorturiko haustura erdigunean jartzen dituen istorioa gorpuztuko du.
2025 | Malagako Zinemaldia: Sail Ofiziala
.
.
El instinto (Juan Albarracín)
Thriller
Abel bere lana galtzeko arriskuan dagoen arkitektoa da, bere agorafobia dela eta. Izan ere, estudioan ultimatum jaso du bezeroen eskakizunen aurrean, aurrez-aurre agertu dadin. Egiten ari den tratamendu psikologikoak ez dio emaitzarik ematen, eta Josek, txakur-trebatzaile adituak, egiten dion eskaintzari heltzea beste aukerarik ez du izango.
2024 | ABYCINE Indie: Film Onenaren saria