Fikziozko lanak, dokumentalak, esperimentalak eta animaziozkoak hautatu dituzte bilduma osatzeko. Datozen aste eta hilabeteetan zinema industriako jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuenetan zabalduko dituzte.

Nafarroa shortzinema 2025-deialdia-zinea

Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundeak Nafarroako film laburren katalogoa osatzeko deialdia zabaldu zuen iragan martxoan. Bada, dagoeneko jakinarazi dituzte Nafarroa Shortzinema programaren 2025eko bildumaren parte izango diren sei lanak; 22 proposamen aurkeztu dira. Horietan, fikziozko lanak, dokumentalak, esperimentalak edo animaziozkoak jorratu dira.

Programaren helburua horiek zinema industriako jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuenetan aurkeztea da, baita Nafarroako Filmotekan, nazio-eremuko beste filmoteka batzuetan, kultur etxeetan eta zinema areto komertzialetan zabaltzea ere.

Jarraian dituzue aukeratutako sei film laburrak:

  • Your own boss (Alvaro Guzmán Bastida) | Fikzioa

Etxez etxeko janari-banatzaile bat eta jaioberri den haur baten aita ahalegintzen da bere familia-betebeharrak uztartzeko, aurkako giro batean eta muturrera eramaten duen aplikazio batekin.

  • Non zaude? (María Moreno Novoa) | Fikzioa

Udako azken astean, 25 urteko Nahia eta Laura furgonetan doaz Nafarroako iparraldeko errepideetatik. Nerabezaroko ametsak betetzear daude, nahiz eta horrek bide desberdinetatik eraman ditzakeen.

  • Ziarraize (Aurizberri-Espinaleko biztanleak) | Dokumentala

Bizitza lasaia da Espinalen, errutina eta ospakizuna bata bestearen atzetik, eta urtaro bakoitzak adierazten du zer egin behar den. Egurra moztu eta moztu, ganadua bazkatzera atera. Obradoreak egunero betetzen du bere lana eta herriko dendan albisteak partekatzen dira. Neguko hilabeteetan film kolektibo bat sortzeko prozesua hasten dute. Gizon batzuek ezin sinetsita daude emakumerik ez dagoela gauez. Inork ikusten ez duen tokian, eguna bukatzean, antzinako jakituria biltzen da.

  • La casa de Ana (Iker Oiz Elgorriaga) | Dokumentala

Hamarkada askotako isilunearen ondoren, familia batek frankismoan 1936an kendu zitzaien etxea berreskuratuko du 2020an. Kontakizun, artxibo eta zinema hedatuaren bidez, filmak espoliazio istorio bat berreraikitzen du, isilune heredatuak eta eguneroko erresistentzia, emakume ikusezinei eta hitz egiten duen etxe bati ahotsa emanez.

  • La raíz (Isabel Sáez Pérez) | Esperimentala

Isa Sáezek, euskal filmategiak utzitako artxiboko irudien bidez, bere amonarekin hitz egin du bere harremanaren tabuen inguruan. Saiakera horretan familiaren herentzia eta aukeratutako “beste” familiaren memoria uztartzen dira. Pieza hau Queer Memorias Sinvergüenza zinema laborategian egindako lanaren emaitza da, Tabakaleraren eta Elias Querejeta Eskolaren laguntzarekin.

  • Belarri gorridun haurra (María Lucía Súarez Barbery) | Animazioa

Haur bat zuhaitz eta loroen artean hazten da, denok bezala, jakin gabe. Egun batean sua aurkituko du eta korrika joango da amari kontatzera. Ez daki gaixotasuna etxean dagoela. Larrituta, uste du sutondoan dagoen sasi bat aurkitu behar duela uste du. Baina handia izatea amesten duen bitartean, inguru guztia erretzen du.