2024ko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiko film onenak pantailaratuko dituzte Arrasaten, Azpeitian, Mallabian eta Zarautzen.

Mendi tour 2024-zinea

Inoizko edizio onena agurtu eta berehala, zinema, mendia eta abentura uztartzen dituen zinemaldi bilbotarrak herriz herriko ibilbidea hasi zuen urtarrilean. Xixonen izan zuten lehen hitzordua, AMA Torrecerredo klubak antolatutako 45. Nazioarteko Mendi Astearen baitan, eta 300 ikus-entzule inguru bildu ziren bertan.

Ziklo ibiltaria Euskal Herrira iritsi zen ostean, eta ordutik, han eta hemen ari dira erakusten 17. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko lan onenak. Zangozan, Getxon, Ataunen, Iruñean edota Donostian geldialdia egin du dagoeneko Mendi Tourrak, eta Gasteiz bisitatuko du gero.

Bada, maiatzerako ere hainbat saio prestatu dituzte Arrasate, Azpeitia, Mallabia eta Zarautzen. Saio guztiak 19:00etan abiatuko dituzte.

Jarraian duzue egitaraua:

Arrasate (Amaia Udal Antzokia) | maiatzak 13:

  • Haize lerroak (Janire Etxabe)
  • Andrea, an unpaved route (Maxime Moulin) – Kirol eta Abentura Film Onena
  • No asomarse (Daniel Cascales Granados)

Azpeitia (Soreasu Antzokia) | maiatzak 20:

  • L’età sperimentale (Marco Zingaretti)
  • La Verte, une histoire de pente raide (Bertrand Delapierre and Severine Gauci)
  • Always alive (Davina Montaz-Rosset)

Mallabia (Kontzejuzarra) | maiatzak 22:

  • Haize lerroak (Janire Etxabe)
  • Modo avión (Iciar Casatmitjana, Garazi Sanchez)
  • Zazpi (Mikel Lizarralde Asurmendi) – Euskarazko Film Onena

Zarautz (Modelo Aretoa) | maiatzak 22:

  • Haize lerroak (Janire Etxabe)
  • Red Rock Revolution (Jim Aikman)
  • Always alive (Davina Montaz-Rosset)
  • Andrea, an unpaved route (Maxime Moulin) – Kirol eta Abentura Film Onena

Zarautz (Modelo Aretoa) | maiatzak 29:

  • Jamie (Darcy Hennessey) | Film Labur Onena
  • The Last Expedition (Eliza Kubarska) | Mendiko Film Onena