Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak euskal profesionalei zuzendutako online aurkezpen bat antolatu du, Erich Pommer Institut erakundearen prestakuntza-eskaintzaren berri emateko. Datorren ekainaren 5ean egingo dute hitzordua, 10:00etatik 11:00etara.
Erich Pommer Institutek ikus-entzunezko sektoreko Europako profesionalei zuzendutako prestakuntza-programak eskaintzen ditu, lege-alderdiak, enpresa-trebetasunak eta karreraren garapena ardatz hartuta. Hezkuntza aukera anitza eskaintzen du, gai eta formatu aldetik orotarikoa: online ikastaro eta mintegi birtualetatik tailer presentzialetara eta emakumeen lidergo-programetara.
Gainera, prestakuntza praktikoa eta sektorearen joeretan eta beharretara eguneratutako ikuspegia uztartzen ditu. Tartean, emakumeen lidergoari buruzko sei hilabeteko programak ikus-entzunezkoen sektoreko emakumeentzat (Audiovisual Women) eta telesaileen ekoizleentzat (Series’ Women) diseinatuta daude bereziki.
Bada, Europa Creativa MEDIA erakundearen laguntzarekin, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak euskal profesionalei zuzendutako online aurkezpen bat antolatu du, Erich Pommer Institut erakundearen prestakuntza-eskaintzaren berri emateko. Datorren ekainaren 5ean egingo dute, 10:00etatik 11:00etara, eta Mathias Barkhausen (Project Manager, Next Steps), Babette Dieu (Project Manager, Essential Legal Framework) eta Victoria Vosseberg (Project Assistant, Next Steps & Essential Legal Framework) izango ditu gidariak.
Saioan parte hartu nahi dutenek a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu helbidera idatziz adierazi beharko dute bere nahia, eta hitzordua baino egun batzuk lehenago jasoko dute saiora sartzeko esteka.
Xehetasun gehiagorako, idatzi info@europacreativaeuskadi.eu helbidera.