Crossover festibalak, EITBko PRIMERAN plataformarekin lankidetzan, Desagertuta euskal thrillerraren aurrestreinaldia programatu du. Maiatzaren 19an, astelehena, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egingo dute emanaldi berezia, eta euskaraz eta gaztelaniaz aldi berean grabatua izan den euskal fikzioaren lehen bi atalak proiektatuko dira.
Desagertuta da EITBk 2023an publiko gazte eta euskarazko bati zuzendutako fikzio seriatuko proiektuak identifikatzeko abian jarritako deialdiaren lehenengo fruitua. Honen sortze helburua euskal ikus-entzunezkoen sektorea bultzatzea izan zen eta, konpromiso horri esker, euskarazko fikzio asko argitaratuko dira aurten eta hurrengo urteetan.
Bada, PRIMERAN plataformaren bidez zabalduko den Desagertua jatorrizko serie berriak telesailak Jon izeneko gazte baten desagertze misteriotsua aletuko du zortzi ataletan zehar; lagunekin mendian gaua igaro ondoren, desagertu egiten da, eta desagertu aurretik sare sozialetan argitaratutako bideo kezkagarri bat da utzi duen aztarna bakarra. Bideoa birala bihurtzen da, eta mota ezberdinetako espekulazioak sortzen ditu.
Jon Lukas aktore gazteak gorpuztuko du protagonista, eta harekin batera arituko dira beste hainbat gazte talentudun: Ane Rot, Ainhoa Larrañaga, Asier Rikarte, Ainhoa Azpitarte, Unai Arana eta Julen Taboada. Halaber, hainbat ibilbide luzeko haibat aktorek osatuko dute talde-artistikoa: Itziar Atienza, Gorka Otxoa eta Jon Olivares.
Xabi Zabaleta da istorioaren sortzailea, eta Gipuzkoako bederatzi herritan grabatu dute: Donostia, Pasaia, Oiartzun, Hondarribia, Urnieta, Hernani, Usurbil, Irun eta Zarautzen.
Aurrestreinaldia Victoria Eugenia Antzokian
Aurrestreinaldian, maiatzaren 19an Victoria Eugenia Antzokian egingo dutena, telesailaren sortzailea, zuzendaria ekoizleak eta aktore nagusiak izango dira. Hala, lehen bi atalak proiektatu aurretik, telesailaren aurkezpena egingo dute.
Ekitaldia herritarrentzat irekita egongo da, eta gonbidapenak www.crossoverseriesfestival.com webgunean eskuratu ahal dira, maiatzaren 12tik aurrera.