Bi alditan gauzatuko da 2025eko La Residencia Navarra – LRN programa: ekainaren 11tik 17ra (Nafarroan), eta irailaren 20tik 21era, 73. Donostia Zinemaldiaren baitan. Maiatzaren 26ra arte (11:00ak arte) eman daiteke izena.

Nafarroako Egonaldia-2025-zinea

Nafarroako Egonaldia (La Residencia Navarra – LRN) programak laugarren edizioa ospatuko du aurten. Ekainetik irailera bitartean gauzatuko da, bi txandatan banatuta, eta fikziozko film luzeak, dokumentalak eta telesailak ekoizten dituzten ekoizle, zinemagile eta gidoilari berriei zuzenduta dago.

Nafarroako, Espainiako lurraldeko zein nazioarteko profesionalek izango dute dagoeneko zabalik den deialdian izena emateko aukera, maiatzaren 26ko 11:00ak arte. Interesa dutenek LRNren webgunean ahalbidetutako fitxa bete beharko dute, proiektuaren dossierra ere gehituz.

Hautaketa-batzordeak bost proiektu aukeratuko ditu, eta egoiliarrek zortzi hilabetetan aurrez aurreko topaketak, tutoretzak eta klase magistralak (aurrez aurrekoak zein online) izango dituzte, bi alditan: 2025eko ekainaren 11tik 17ra (Nafarroan), eta irailaren 20tik 21era, 73. Donostia Zinemaldiaren baitan.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten, WELAB enpresarekin sinatutako akordioari esker, aukeratutako bost proiektuek 1.500 euroko beherapen zuzena jasotzeko aukera izango dute kamera-materialetan erabiltzeko. Bestetik, aurki iragarriko dute ANTAVIANA sariaren irabazleek izango dute onura.

Ezagutu LRN egonaldietan izena emateko oinarri eta baldintzak, HEMEN.