Euskal Emakume Egileentzako Film Laburren Gidoi Lehiaketaren sariketa-ekitaldia ospatu dute asteburuan, iCOFF- Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren baitan. Hiru finalistak aurkeztu zituzten bertan: Desakonpasatua (Aroa Fernandez), Lezie (Itziar Hormilla) eta La Singularidad (Anny Estrada), eta azken hau izendatu zuten irabazle.
Gidoi – Euskadiko Gidoigileen Elkarteak bigarrenez jarri du martxan Euskal Emakume Egileentzako Film Laburren Gidoi Lehiaketa. Caostica eta ICOFF-Gasteiz jaialdien zein APIKA eta (H)emen elkarteen laguntzarekin antolatutako ekimena da, eta interesdunek apirilaren 29ra bitartean izan dute zabalik beren proposamenak aurkezteko epea. Bada, bere fase erabakigarrian sartu zen aurreko astean deialdia: epaimahaiaren txandan, eta aurten euskal ikus-entzunezkoen munduan erreferentziazko hiru profesional ardura dira lan hori burutzeaz: Izaskun Arandia, Tamara García Iglesias eta Maider Oleaga.
Zuzendariak, gidoilariak eta ekoizleak, hirurak sorkuntza garaikidearekin konprometitutako begirada espezializatutik aritu dira jardunean. Jasotako proiektuak berrikusi eta hiru lan finalistak hautatzeko funtzioa izan dute, eta, hain zuzen ere, horien artetik ebatzi dute ere irabazlea.
Bada, ICOFF-Gasteiz jaialdiaren sari banaketa ekitaldian jakinarazi asteburuan. Hiru finalistak aurkeztu zituzten bertan: Desakonpasatua (Aroa Fernandez), Lezie (Itziar Hormilla) eta La Singularidad (Anny Estrada). Hain zuzen ere, azken hau izendatu zuten irabazle. Profesional sarituak, 600 €-ko ordainsaria, garaikurra, euskal ekoiztetxeen partetik gidoiaren irakurketa eta GIDOI Elkarteko urtebeteko bazkidetza jaso ditu.