Zuzendaria: Nanni Moretti
Urtea: 2011
Herrialdea: Italia
Generoa: Drama | Komedia | Erlijioa
‘Habemus papam’: Leon XIV.a izango da hurrengo aita santua. Eta asteko gai nagusia izan den honi lotuta proposatu dugu ere aste honetako #Kutsidazu gomendioa: HABEMUS PAPAM (2011).
Michel Piccoli da filmeko protagonista. Kardinal gisa, eta, bere nahien aurka, Aita Santu aukeratukon dute. Harekin batera, Nanni Moretti zuzendaria berak gorpuztuko du filmeko bigarren protagonista, Aita Santuari izua gainditzen laguntzeko deitzen dioten psikiatra baten paperean. Filma Italian estreinatu zen 2011ko apirilean, eta Cannesko Jaialdiaren 64. edizioko Sail Ofizialean lehiatu zen.
Aita Santu baten heriotzaren ondoren, mundu osoko gotzainak, artzapezpikuak eta kardinalak Konklabean biltzen dira bere ondorengoa aukeratzeko. Ke beltz baten irteerarekin iragartzen diren emaitza positiborik gabeko bozketa batzuen ondoren, azkenean, “fumata bianca” ikusiko da, “habemus papam” adierazten duena.
San Pedro Plazan bildu diren fededunek gogo biziz eta sutsuki itxaroten dute Aita Santu berria, tradizioari jarraituz, plazara ematen duten leihoetako batean agertzea. Hala ere, alferrik itxaroten dute. Arrazoiren batengatik, Aita Santu berria ez dirudi erantzukizun horren zama jasateko moduan dagoenik. Kezka mundu katolikoaz jabetzen doan bitartean, Vatikanoan, krisia gainditzeko irtenbide bat bilatzen hasiko dira, etsi-etsian.
2011 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala
2011 | EFA – Europar Zinemagintzaren Sariak: Gizonezko Aktore Onenaren eta Ekoizpen-diseinu Onenaren sarietarako hautagai
2021 | David di Donatello sariak: Gizonezko Aktore Onenaren saria (Michel Piccoli); Jantziteria Onenaren saria; Ekoizpen-diseinu Onenaren saria
Leave A Comment