Hilaren 14an Ordiziako Herri Antzokian egongo da kasurako aukeratutako A Real pain (Jesse Eisenberg) komedia estatubatuarra ikusgai. Aldiz, hilaren 19an, Eibarko Coliseo antzokian proiektatuko dute.

Zinema eta Buru Osasuna-a real pain-zinea

Buruko osasun arazoen inguruko ezagutza zabaltzea eta buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzeko helburuarekin, zineforumak antolatzen ditu urtero AGIFES – Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak. Bada, 2025eko maiatzerako bi hitzordu finkatu dituzte.

Hilaren 14an Ordiziako Herri Antzokian egongo da kasurako aukeratutako A Real pain (Jesse Eisenberg) komedia estatubatuarra ikusgai. Aldiz, hilaren 19an, Eibarko Coliseo antzokian proiektatuko dute. Bi saioak 18:00etan hasiko dituzte, eta sarrera doan da. Emanaldiaren ostean solasaldia egongo da Agifeseko kideen eskutik, “filmaren mezuan sakontzeko asmoz”.

Ondokoa kontatuko du filmak: Amonaren heriotza dela eta, bi lehengusuk Poloniara bidaiatuko dute, Bigarren Mundu Gerra lehertu baino lehen non bizi izan zen ikusteko eta haren familia nondik datorren ulertzeko. Hala, holokaustoaren ingurukoak azaltzen dituen bidaia abiatuko dute.

KRITIKA | ‘A REAL PAIN’: Erru modernoarena

Filmak hainbat sari lortu ditu nazioartean. 2024ko Sundanceko Zinemaldian izan zuen mundu mailako estreinaldia eta gidoi onenaren aitortza jaso zuen. Ostean, Urezko Globoetan zein oskar sarietan taldeko aktore onena izendatu zuten Kieran Culkin interpretea.