Erreplika (Pello Gutierrez)
Dokumentala
Pello Gutierrezek bakarka zuzendu duen lehen film luzea da Erreplika, eta XIII. mendeko Zikuñagako Ama Birjinaren tailu baten desagerpenaren, haren aita Juanmi Gutiérrez zinemagilearen heriotzaren, hutsune horiek betetzeko irudiak sortzeko moduaren eta absentzien inguruan eraikitako hausnarketa dakar: Irudi baten ausentzia bere presentzia bezain indartsua izan al daiteke? Eta hala bada, zer egin hutsune horrekin?
2024 | Donostia Zinemaldia: Zinemira – Epaimaihaiaren Aipamen Berezia
2024 | ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldia: Beautiful Docs
2024 | Thessaloniki Film Festival: Film Forward Competition
.
.
Le fil / Presunción de inocencia (Daniel Auteuil)
Thrillerra | Drama
Hiltzaile berrerorle baten absoluzioa lortu zuenetik, Jean Monier abokatuak ez ditu kasu kriminal gehiago onartu. Nicolas Milik, bere emaztea hiltzeaz akusatutako familiako aita, ezagutzen duenean, ordea, Monier hunkituta egingo da eta bere ziurtasunak kolokan jarriko dira. Bezeroa errugabea dela sinetsita, epaiketa irabazteko ahal duen guztia egiteko prest azalduko da.
2024 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala (emanaldi berezia)
.
.
La llegada del hijo (Cecilia Atán, Valeria Pivato)
Drama | Amatasuna
Sofiak, isilpeko dolu sakon batean murgildurik, etxean hartu behar du semea, kartzelan urteak eman ondoren harengana itzultzen denean. Elkartze hori izango da bientzat krimenaren unetik bereizten dituen distantzia gaindiezina saihesteko aukera.
2024 | Mar de Platako Nazioarteko Zinema Jaialdia: Film argentinar onena
2024 | Donostia Zinemaldia: Zuzendari Berriak
2024 | D’A – Festival Cinema Barcelona: Sail Ofiziala
.
.
In the Lost Lands / Tierras perdidas (Paul W.S. Anderson)
Ekintza | Abentura | Fantasia
Game of Thrones saga ezagunaren sortzaile den George R. R. Martinen kontakizun homonimoan oinarrituriko filma. Erregina batek, maitasunean zoriona aurkitzeko etsipenez, Lurralde Galduetara bidaliko du Gray Alys sorgin boteretsua, pertsona bati otso bihurtzeko aukera ematen dion botere magikoaren bila. Boyce ehiztari misteriotsuaren laguntzarekin, izaki ilun eta gupidagabeen mehatxuez babestuko du honek, Gray mundu kezkagarri eta arriskutsu batean murgilduko da.
.
.
Enemigos (David Valero)
Drama | Nerabezaroa | Mendekua
Zer egingo zenuke zure etsaiaren alde? Chimo eta El Rubioren istorioa da honakoa. Auzoko bi nerabe dira, biktima eta borreroa, jazarria eta erasotzailea. Finean, etsai adiskidetu ezinak. Egun batean, Chimok mendekua hartzeko aukera izango du, eta bere plana aurrera eramatea erabakiko du, horrek bien bizitzetan izango dituen ondorioak irudikatu gabe.
2025 | Malagako Zinemaldia: Aurrestreinaldia
.
.
Una quinta portuguesa (Avelina Prat)
Drama psikologikoa | Thrillerra
Emaztearen desagerpenak erabat suntsituta utziko du Fernando, geografiako irakasle lasaia. Errealitate berri horretatik ihesi eta norabiderik gabe, beste gizon baten nortasuna ordezkatuko du, landetxe portugaldar baten lorezain gisa. Bertan, ustekabeko harreman estua egingo du etxeko jabearekin, berea ez den bizitza berri batean murgilduz.
2025 | Malagako Zinemaldia: Sail Ofiziala
2025 | BAFICI – Buenos Airesko Zinema Independentearen Jaialdia: Sail Ofiziala
.
.
También esto pasará (Maria Ripoll)
Drama
Amaren heriotzak harrapatuko du Blanca, berrogei urte bete berri dituenean. Hark utzitako oinazetik ihes egiteko, sexuan bilatuko du babesa, maitaleekin, senar-ohiekin eta ama hil zaiola ahantzaraziko dion beste edozein lotura kasualekin, tarte batez bada ere. Zurrunbilo horretatik ateratzeko gai ez dela ohartzen denean, ordea, Blancak amaren etxera bidaiatzea erabakiko du, Cadaqueseko arrantzale herri txikira.
.
.
Kaiju No. 8: Mission Recon (Shigeyuki Miya, Tomomi Kamiya)
Animazioa | Manga | Ekintza | Fantasia
Kaijuz beteriko Japonian, Kafka Hibinok munstroen garbitzaile gisa lan egiten du. Mina Ashiro haurtzaroko lagunarekin topo egin ondoren, Kaijuen aurka borrokan ari diren Defentsa Indarren promesa gaztea, taldearekin bat egiteko aspaldiko ametsa betetzen saiatzea erabakiko du.
Leave A Comment