Hego Euskal Herrian ekainaren 2tik 5era ospatuko dute ekimena. Iparraldean, aldiz, ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitartean egingo dute.

Dagoeneko iragarri dute Zinemaren Jaiaren XXIV. ekitaldia noiz egingo den: ekainaren 2tik 5era bitartean, Hego Euskal Herriko hainbat zinema aretoetako sarrerak prezio murriztuan (3,5 euro) eskainiko dituzte. Espainiako Zinema Federazioak jakinarazi duenez, filmak ikusteko txartelen aurresalmenta maiatzaren 28an jarriko dute martxan.

Internet bidez, zinemetako webguneetan edota horien leihatiletan erosi ahalko dira sarrerak. Aurreko edizioan bezala, publiko guztien parte-hartzea errazteko, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik webgune ofizialaren bitartez izena ematea.

Fedicine Zinema Banatzaileen Elkarteak, FECE Espainiako Zinemen Elkarteak eta Espainiako Kultura Ministerioak antolatzen dute jaia, ICAA Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren bidez. Bada, Espainiako Estatuko 330 zinematik gora izango dira partaideak.

Jarraian dituzue Hego Euskal Herriari dagokionez, ekimenarekin bat egin duten aretoen zerrenda:

ARABA

  • Gorbeia Zinemak (Etxabarri – Ibiña)
  • YELMO Boulevard (Gasteiz)
  • Florida Zinemak (Gasteiz)

GIPUZKOA

  • OCine Mendibil (Irun)
  • Niessen Zinemak (Errenteria)
  • Cinesa Garbera Luxe (Donostia)
  • SADE Principe (Donostia)
  • SADE Antiguo Berri (Donostia)
  • SADE Trueba (Donostia)
  • Cinesa Urbil (Usurbil)

NAFARROA

  • Yelmo Itaroa (Huarte)
  • Golem Baiona (Iruñea)
  • Golem Yamaguchi (Iruñea)
  • Golem La Morea (Iruñea)
  • OCine Tudela (Tutera)

BIZKAIA

  • Cinesa Max Ocio (Barakaldo)
  • Yelmo Megapark aretoa (Barakaldo)
  • Golem Alhondiga (Bilbo)
  • Cinesa Zubiarte (Bilbo)
  • Multicines 7 (Bilbo)
  • Yelmo Artea (Leioa)
  • Dock Cine Ballonti (Portugalete)

Iparraldean ere bai

Ipar Euskal Herrian, 40. edizioa izango du  Fête du Cinéma izenpean ospatuko duten ekimenak, eta zinema areto guztietan gauzatuko da ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitartean.

6.000 areto inguru biltzen dituen Frantziako Zinemen Federazio Nazionalak antolatuta dago, eta  jakinarazi dutenez, 5 euro balioko dute sarrerek. Iaz errekor historikoa gainditu zuen jaiak, 4,6 milioi ikus-entzule baino gehiago bilduz.