Kayara-zinema euskaraz-zinea

Kayara. Inka gerraria (Cesar Zelad eta Dirk Hampel, 2025) pelikula gaur bertan estreinatuko da Hego Euskal Herriko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratua dagoen film perutarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da gurean.

Inka gazte bat Chasqui mezularien lanaren zale amorratua da. Inken Inperio zabalean zehar mezuak eramateaz arduratzen den gizon talde esklusibo honekin bat egitea du amets. Genero-arau zorrotzei eta bere gizarteko tradizioei aurre eginez, gazteak ezarritako espektatiben aurka borrokatuko du, eta hainbat oztopori aurre egingo die bere anbizioa betetzeko.

Zinema Euskaraz

Zineuskadiren Zinema Euskaraz egitasmoari esker, euskaraz ikusi ahalko da filma Euskal Herriko areto nagusietan. Programak aurten aurkeztuko duen seigarren filma da honakoa. Ondoko zinema-aretoetan proiektatuko da: Biteri Kultur Etxea (Hernani), Golem Alhondiga (Bilbao), Cine Ikusgarri (Lekeitio), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Golem La Morea (Iruña), Niessen (Errenteria) eta Getxo Zinemak (Getxo).

Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan ere euskararen hedapena bultzatzearren.