Zuzendaria: Edward Berger

Urtea: 2024

Iraupena: 93 min.

Herrialdea: Erresuma Batua – AEB

Generoa: Drama | Thrillerra | Erlijioa

Egunotan oso presente dugun Aita Santuaren hautaketa-prozesua betidanik izan da zinemarako bazka ona. Istorio konspiranoikoak utzi dizkigu, baina baita gizatiarrak zein espiritualak ere. Azken hamarkadan ugaritu egin dira Vatikanoari eta Eliza Katolikoari buruzko lanak, ez horrenbeste herritarrongana mundu eklesiastikoa irisgarriago egiteko asmoarekin, erakundearen eta gizabanakoaren haustura existentzialetan sakontzekoarekin baizik.

Berezkoa duen izaera humanistatik egin zigun hurbilketa Nani Moretti italiarrak Habemusn Papam-en (2011), eta gertuko sentitu genituen Fernando Meirellesen The Two Popes-eko (2019) bi protagonistak ere. Baina agian, 72. Donostia Zinemaldiko sail ofizialean Urrezko Maskorraren lehian izan genuen CONCLAVE-k Paolo Sorrentinoren telesail ziniko ezagunaren antza har dezake asko apuratuz gero. The Young Pope (2016) eta The New Pope (2020) errealitate dsitopiko baten menpe dauden bezala, Edward Bergerrek aurkeztutako lana ere aurpegi ilun eta interes kontrajarrietan murgilduta dago.

Filmak oso gertutik jarraitzen dio munduko erritual sekretu eta zaharrenetako bati: Aita Santuaren hautaketari, hain zuzen. Aita Santuaren ustekabeko heriotzaren ondoren, Lawrence kardinala izendatu dute konklabea zuzentzeko. Eliza Katolikoko buruzagi boteretsuenak Vatikanoko aretoetan elkartzen direnean, Lawrencek konspirazio korapilatsu batean harrapatuta dagoela  eta Elizaren oinarriak astindu ditzakeen sekretu bat deskubrituko du.

2025 | Oscar sariak: Egokitutako Gidoi Onenaren saria

2025 |Urrezko Globoak: Gidoi Onenaren saria

2025 | BAFTA sariak: Film Onenaren saria; Britainiar Film Onenaren saria; Egokitutako Gidoi Onenaren saria; Muntaia-lan Onenaren saria

2024 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala

#Kritika | ‘CONCLAVE’: Eliza bera ezbaian