Faisaien Irla (Asier Urbieta)
Thrillerra | Drama | Migrazioa
Malagako Zinema Jaialdian parte hartu eta Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldiari hasiera eman ondoren, ibilbide komertzialari ekingo dio Asier Urbietaren opera primak.
“Mugen absurdoa” hizpide, munduko kondominio txikiena ardatz hartuta. Izan ere, burujabetza partekatua dauka Faisaien irlak: urte erdia Espaniar estatuari dagokio eta beste erdia frantsesari. Bada, filmari izenburua ematen dion uhartean agertuko den hilotz batekin abiatuko da istorioa: Laida (Jone Laspiur) eta Sambou (Sambou Diaby) irla paretik paseatzen doaz, bi pertsona ikusten dituztenean ibaia igerian zeharkatu ezinik. Egun batzuk beranduago, hilotz bat agertzen da irlan, estatu batek besteari burujabetza ematen dion ekitaldian. Ze estatu arduratuko da hilotzarekin?
2025 | 48. Göteborg Film Festival: Sail Ofiziala
2025 | Malagako Zinemaldia: Sail Ofiziala, lehiaz kanpo
2025 | D’A Festival Cinema Barcelona: Sail Ofiziala
2025 | Giza Eskubideen Zinemaldia: Irekiera filma
.
.
The End (Joshua Oppenheimer)
Musikala | Drama | Postapokaliptikoa
Broadwayren Urrezko Aroaren estiloko musikala, Lurrean bizirik dirauen azken familietako bati buruzkoa. Halako batean, arrotz bat (Neska) iritsiko da Amak eta Aitak lurpean sakon-sakonean duten luxuzko familia-bizitokira, eta familiak duen bizimodua arriskuan egonik, Semea zalantzan jartzen hasiko da bizimodu hori uste bezain perfektua ote den.
2025 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala
.
.
Le dernier souffle / El último suspiro (Costa-Gavras)
Drama | Medikuntza
Halako elkarrizketa filosofiko batean, Augustin Masset doktorea eta Fabrice Toussaint idazle itzaltsua bizitzaz eta heriotzaz ari dira… Topaketa-zurrunbilo honetan, medikua gidaria da, eta idazlea, berriz, haren bidaiaria, bere beldur eta larritasunei aurre egin beste erremediorik izango ez duena. Dantza poetiko batean, paziente bakoitza emozioen, barreen eta malkoen sintesi hutsa da. Bidaia bat gure bizitzaren bihotz taupakarira.
2025 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala
.
.
Living Large / Mi vida a lo grande (Kristina Dufková)
Animazioa | Drama | Stop-motion | Eskola-jazarpena
12 urteko haur batek eskola-jazarpena jasaten du bere pisuagatik. Dieta eginaz eta bere ametsetako neska konkistatzeko plana abiatuz, egoerari buelta ematen saiatuko da.
2024 | EFA – Europar Zinemagintzaren Sariak: Film Onenaren eta Animaziozko Film Onenaren sarietarako hautagai
2024 | FICX – Xixongo Nazioarteko Zinemaldia: Europa Film Festivals saria
2024 | Annecy Jaialdia: Epaimahaiaren Sari Berezia
.
.
Sujo (Fernanda Valadez, Astrid Rondero)
Drama | Familia
Mexikoko herri txiki batean, karteleko pistolari bat erail dute. Sujo, haren lau urteko seme maitea, umezurtz eta egoera zaurgarrian utziz. Sujok ozta-ozta ihes egin dio heriotzari, izebak lagunduta, zeinak mendi-eremu isolatu batean haziko baitu, zailtasun, pobrezia eta bere nortasunari lotutako etengabeko arriskuarrekin.
Nerabe dela, errebeldia piztu eta, erritu iniziatiko gisa, tokiko kartelarekin bat egingo du. Gaztetan, Sujo bere bizitza berregiten saiatuko da, jaioterriko indarkeriatik urrun. Alabaina, aitaren ondareak harrapatzen duenean, bere patuari aurre egin beharko dio.
.
.
Todo lo que no sé (Ana Lambarri)
Drama
Laurak, 35 urterekin, bizitza monotonoa darama: gaixo dagoen aita laguntzen du, denda batean lan egiten du, eta pisukide edota mutil-lagunarekin partekatzen du aisialdia.
Eguneroko errutina lasai hori irauli egingo da iraganeko lankide batek sektore teknologikoko aspaldiko proiektu bati berriro ekitea proposatzen dionean. Izan erel, galdutzat jotzen zuen hori berreskuratzeko bidean, bere ingurua kolokan jartzen duten hainbat erabaki hartuko ditu.
.
.
The Accountant 2 (Gavin O’Connor)
Thrillerra | Drama | Ekintza
The Accountant (2016) filmaren jarraipena. Christian Wolffek arazo konplexuak konpontzeko gaitasuna du. Ezagun zahar bat hiltzen dutenean, “kontularia aurkitu” mezu kriptikoa atzean utzita, Wolffek kasua ebatzi beharko du. Neurri zorrotzagoak behar direla ohartuta, Wolffek bere anaia Brax errekrutatuko du.
Marybeth Medina Ameriketako Estatu Batuetako Altxorraren zuzendariordearekin lankidetzan, konspirazio hilgarri baten berri izan, eta hiltzaile sare gupidagabe baten helburu bilakatuko direla jakingo dute.
.
.
Until Dawn (David F. Sandberg)
Beldurra | Slasher | Remake
2015an estreinaturiko film homonimoaren bertsio eguneratua.
Zortzi lagun urtebete atzera taldeko bi kide desagertu ziren mendiko aterpetxera itzultzen dira. Gauzak berehala hasiko dira itsusitzen.
.
.
Night of the Zoopocalypse / Una noche en Zoópolis (Ricardo Curtis, Rodrigo Perez-Castro)
Animazioa | Komedia | Beldurra |
Gau batean, meteorito bat zoologiko batean izartuko da, animaliak zonbi likatsu bilakatzen dituen birus bat zabalduz. Gracie, otso gazte bat, Danekin elkartuko da, iritsi berri den puma basatia, plan bat asmatu eta animaliak normaltasunera itzul daitezen.
Bizirauteko borrokatzeko prest dagoen talde berezi baten laguntzarekin, apokalipsiaren zooa erreskatatzeko misio arriskutsuan murgilduko dira.
2024 | Sitgesko Zinema Fantastikoaren Jaialdia: Sal Ofiziala
.
.
Moon le panda / Moon, mi amigo el panda (Gilles de Maistre)
Txikientzat | Animazioa | Abentura | Komedia
Hambi urteko Tian bere amonaren etxera bidaliko dute, eskola-emaitza txarrak dituelako. Hiritik urrun, Txinako mendi misteriotsuetan, Moon izeneko panda hartza ezagutuko du. Adiskide berriarekin harremana estutu ahala, abentura sinestezin batean murgilduz joango da.