Proiektuak hobetzeko eta bide profesional berriak irekitzeko funtsezko tresna direla ulertuta, soilik bazkideei bideraturiko gidoien azterketarako lantegia ospatuko du GIDOI – Euskal Herriko Gidoigileen Elkarteak. Maiatzaren 16an eta 17an egingo dute, gazteleraz, eta 9 orduko iraupena izango du.
Gemma Pascual FILMAX ekoizpen etxeko analista eta garapen-zuzendari ohiak gidaturiko tailer honek, gidoiaren inguruko funtsezko gaiak jorratuko ditu: besteak beste, gidoiaren analisiak zertan datzan, zer modalitate eta erabilera dituen eta horretan diharduten profesionalek burutzen duten lana. Bestalde, gidoi analisi osoa osatzen duten atalak eta elementuak ere berrikusiko dira bertan, baita zinemako eta telebistako analisien arteko desberdintasunak landu ere.
Horrekin batera, gidoilariek egin ohi dituzten akats arruntei buruzko zati praktiko bat ere landuko dute, bai eta horiek saihesteko hartu beharreko neurrien inguruko saio bat. Azkenik, azterketa profesional baten nolakotasunaren inguruan hausnartuko dute parte-hartzaileek, jardunbide egokiak azpimarratuz tresna erabilgarria, errespetuzkoa eta eraginkorra izan dadin.
Bada, Euskal Herriko Gidoigileen Elkarteko bazkideak galdegin dituzte parte-hartzera – bazkideentzako jarduera esklusiboa da honakoa-, gidoiaren analisi-prozesua barrutik hobeto ezagutzeko, gidoilari gisa norberaren trebetasunak hobetzeko eta sektorearen barruan lan-aukera berriei ateak irekitzeko aukera paregabea izango delakoan.
Maiatzaren 16an eta 17an egingo dute ikastaroa -ostiral arratsaldez eta larunbat goiz zein arratsaldez-; 9 orduko iraupena izango du, eta ezinbestekoa izango da osorik egitea.
Xehetasun gehiago, HEMEN.