Nafarroako ekoiztetxeei laguntzeko helburuarekin sustatu du Navarra Film Industryk egitasmoa. Ekainaren 23tik 26ra bitartean egingo dute aurtengo hitzordua, ohi bezala, Arroxelan.
Navarra Film Industryk ekainaren 23tik 26ra bitartean Arroxelako Sunny Side Of The Doc 2025 azokaren baitako mentoring programan parte hartuko duten bost proiektuen berri eman du. Nazioarteko koprodukzioa bilatzen duten dokumental-proiektuak dituzten lurraldeko ekoiztetxeei laguntzeko helburua du egitasmoak.
Interesa izan duten produktura nafarrek apirilaren 2ra arte izan dute beren proposamenak bidaltzeko aukera, eta dagoeneko finalistak argitu dituzte:
- The Blossoming (Loraldia) | 601 producciones
- Siete entierros | Haruru Filmak
- Before you, my Shadow | Ataria Films
- Eskuaren mintzoa | Labrit Multimedia
- La función inacabada del circo Anastasini | Sagone Films
Jaialdiaren egunetan ekoizleek 2 mentoretza saio jasoko dituzte, 30 minutukoak. Horietan, proiektu bakoitzerako aholkuralitza eskainiko da, eta beharrizanak aztertuko dituzte. Denak ere, Arroxelako Sunny Side Of The Doc jaialdiko Video Library liburutegira gehituko dituzte, akreditatutako guztiek ikus ditzaten.
Nazioarteko ekoizle, banatzaile eta ikus-entzunezko sektoreko profesionalen bilgune izan ohi da hitzordua. 2025eko edizioa 300 agente baino gehiago espero dituzte, 70 industria saio, 1.000 enpresa eta 2.000 bisitari.