Spain Showcase egitasmoaren antolatzaileetako bat izango da festibal bilbotarra. ZINEBI Networking-etik igaro diren hiru proiektu aurkeztuko dituzte, besteak beste.
ZINEBI – Bilboko Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Cannesko Zinemaldiko Marché du Film merkatuaren baitako Cannes Docs 2025 jaialdian parte hartuko du aurten ere. 2021az geroztik partner ofiziala da, eta aurten, bigarrenez, Spain Showcase egitasmoko antolatzaileetako bat izango da ICAA eta ICEXekin batera.
Ekoizpen edo postprodukzio fase aurreratuan dauden lau film luze dokumental aurkeztuko dituzte, Cannesko Jaialdi eta Kongresuen Jauregian. Horietako hiru hiru ZINEBI Networking-etik igaro izan dira. Maiatzaren 19an egingo dute, salmenta-agenteek, jaialdien arduradunek, produkzio-etxeek eta banatzaile espezializatuek osatutako nazioarteko audientzia baten aurrean.
- If You Wish to Make an Apple Pie, Nagore Eceiza gipuzkoarrak (ZINEBI Networking 2020an parte hartu zuen) zuzenduta, Indian familiako tradizioak markatutako erlijioen arteko maitasun-istorio bati buruz hitz egiten du.
- Elena dio a luz a un hermoso niño, Cristina Rossellok, Chiara Marañonek eta Juan Soto Tabordak zuzendutako lan honek ZINEBI Networking 2022 Saria irabazi zuen. Barru-barrutik eraldaketa historiko bat kontatzen duten etxeko material filmikoetan oinarritua.
- La Pietà, Rafa Molések eta Pepe Andreuk batera zuzendutako proiektua da. Islandiako glaziarretako zazpi anai-arreben oroimena berpizten duen nazioarteko dimentsioa du eta ZINEBI Networking 2023an aurkeztu zen.
- El vol de la cigonya, Soumaya Hidalgo Djahdouk eta Berta Vicente Salasek zuzendutako koprodukzio hispaniar-katarikoa.
Horiek bederatzi sari irabazteko aukera izango dute Cannes Docs 2025 jaialdian, aholkularitzak, postprodukziorako laguntzak eta 15.000 eurorainoko laguntza ekonomikoak barne.