Zuzendariak: Terry Jones
Urtea: 1979
Iraupena: 93 min.
Herrialdea: Erresuma Batua
Generoa: Komedia | Satira | Erlijioa
Brian Betleemgo estalpean jaio da. Handik gutxira, izar batek gidatuta datozen Errege Magoak azaldukoz zaizkio ohore egitera eta opariak eskaintzera. Nahaste baten ondorioz helduko dira bertara, Jesus jaioberriarengana –aldameneko estalpean jaio da– joan behar zuten eta.
Urteek aurrera egin ahala, Brian gazte idealista batean bilakatuko da, Judearen okupazio erromatarrari aurre egiten diona, bere aita Traviesus Maximus izeneko zenturioi erromatar bat izan zela jakin ondoren ere. Ustezko Mesiasaren sermoia entzutera doala, Brian sutsuki maiteminduko da Judith gazte, errebelde eta erakargarriarekin. Bada, harekiko maitasunak eta erromatarrekiko gorrotoak «Judeako Herri Frontearekin» (FPJ) bat egitera eramango dute.
1979an, Monty Python aktore eta komiko taldeak idatzi, zuzendu, ekoitzi eta antzezturiko kultuzko filma da honakoa. Graham Chapmanek antzeztutako Brian Cohenen bizitza azaltzen du, Jesus Nazaretekoaren egun berean eta ondoan jaio zen judeatar arrunt bat, zeinarekin nahasiko baitute bere helduaroan.
Film benetan arrakastatsua izan zen bere estreinaldian, Erresuma Batuko edozein filmen artean laugarren diru-bilketa handiena lortu baitzuen, eta mundu mailan, britainiar filmen artean ikusle gehien lortu duena da gaurdaino. Kritika oso positiboak jaso zituen, oro har, hainbat aldizkari espezializatu eta telebista-kateren aburuz “garai guztietako komedia-filmik onena” delarik.
Hala eta guztiz ere, filmean erlijioarekin egiten den satirak, hainbat salaketak ekarri zituen ere. Ekoizleek propagandatzat erabili zituzten, esaterako, filmari «Hain barregarria, Norvegian ere debekatu zutela» («So funny it was banned in Norway!») goiburua gehituta, esaterako.