Yeohaengjaui pilyo / La viajera (Hong Sang-soo)

Drama | Alkoholismoa

Iris bidaiari misteriotsua, Seul inguruan dabil noraezean. Han, pertsona batzuk konbentzitu egingo ditu frantsesa irakasteko metodo ez oso ortodoxo eta limurtzaile batekin, esperientziarik ez izan arren. Parkean paseatzen eta ardo makgeolli arroz-ardo botilen artean, badirudi Iris familiako beste kide bat dela. Lastozko kapelaz, lore-estanpatu duen soinekoz eta jakatxo berdez jantzita dagoela, emakumearen nortasun lotsagabeak konfiantzazko eta dibertimenduzko giroa sortuko du, ikasteko aproposa, baina harrokeriak eta gaizki ulertuek une ezin barregarriagoak eragingo dituzte.

2024 | Berlingo Nazioarteko Jaialdia: Urrezko Hartza – Epaimahaiaren Sari Nagusia

2024 | Donostia Zinemaldia: PERLAK

.

.

Warfare (Alex Garland, Ray Mendoza)

Belikoa | Drama | Getakari errealetan oinarrituriko istorioa

Ray Mendoza marine ohiak (filmeko zuzendari eta gidoigilea ere badena) Irakeko gerran izandako benetako esperientzietan oinarritua. Ikuslea Navy SEAL estatubatuarren pelotoi baten esperientzian murgilduko du, zehazki, lurralde matxinatuan okertzen den zaintza-misio batean.

.

.

Confidencial (Black Bag) (Steven Soderbergh)

Thrillerra | Intriga | Drama

Kathryn bere emazte maiteak nazioari traizioa egiten diolakoan, George Woodhouse inteligentzia agente ospetsuak bere bizitzako probari egin behar dio aurre: harekin ezkondu edo herrialdearekiko leialtasunari eustea.

.

.

Parenostre (Manuel Huerga)

Drama | Biografikoa | Politika

Jordi Pujolen ondare politikoa zalantzan geratu zen bere delitu fiskalari buruzko aitorpenaren ostean. Ibilbide luzea egin du, bai aktibista gisa, bai Generalitateko presidente gisa (1980tik 2003ra) eta baita hamarkadetan zehar boterea eta eragina bildu zuen familia bateko patriarka gisa ere.

Parenostre bekatu eta penitentzien istorioa honakoa, guraso eta seme-alabena, boterearena eta botere-abusuarena. Hori dena, Kataluniako historia garaikideko figura garrantzitsuenetako baten itzalean.

.

.

Prodigieuses (Frederic Potier, Valentin Potier)

Drama | Musika | Gertakari errealetan oinarrituriko istorioa

Pleynet biki ezagunen historian oinarrituriko filma.

18 urterekin, Vallois ahizpak Karlsruheko Goi Mailako Musika Eskolan sartuko dira, Klaus Lenhardt gailenaren zuzendaritzapean. Aitaren ametsa beteko dute horrela, honek bere amets propioei uko egin baitzien alabak onenak izan zitezen. Baina gaixotasun arraro batek haietako baten eskuak hartuko dituenean, lehorrean geldiarazten du musikari gisa izan zezakeen progresioa.

.

.

Sinners / Los pecadores (Ryan Coogler)

Beldurra | Thrillerra | Drama

Beren bizitza problematikoak atzean utzi nahian, bi anaia biki (Jordan) jaioterrira itzuliko dira zerotik hasteko asmo betez. Ez dakite, ordea, Gaitz handiago bat dutela zain.

.

.

El casoplón (Joaquín Mazón)

Komedia

Toñi, Carlos eta hiru seme-alabak beren bizitzako udarik txarrena pasatzen ari dira; oporrik gabe, 50 metro koadroko etxebizitza batean itxita, gurasoak lanaldi osoan lanean… eta, horrekin gutxi ez, aire girotua hondatu zaie bero-bolada betean. Muturreko egoera horren aurrean, Toñik eta haurrek Carlos konbentzituko dute lorezain gisa zaintzen duen etxebizitzan sartu eta bi astez hura “okupatzeko”. Hala, udako sargoritik ihes egiteko saiakera den hori oporraldi ahaztezina bilakatuko da.