APIKA – Arabako Ikus-entzunezko Produktoreen Elkarteak antolatzen duen Apika Audiovisual Project Lab programaren arduradunek egitasmoaren bosgarren edizioan hautaturiko proiektuak ezagutarazi dituzte. Gidoiaren behin betiko bertsioan, ekoizpen-estrategietan eta jasangarritasunean espezializatutako orientazioa jasoko dute.
Apika Audiovisual Project Lab Euskadiko ikus-entzunezko produkzio-etxeen kudeaketa hobetzera bideratutako laguntza-programa bat da. Ikus-entzunezko sektoreko profesionalei laguntzea, bultzatzea eta laguntzea du helburu, eta, horretarako, gidoiak idazteko, ekoizpen-estrategiak garatzeko eta proiektuak eraginkortasunez aurkezteko aholkularitza eskaintzen du. Bestela esanda, laborategi honen helburua da ikus-entzunezko proiektuen ekoizpena bultzatzea, sortzen ari den talentua sustatzea eta Euskadiko ikus-entzunezko sarea dinamizatzea.
Interesdunek otsailaren 28ra arteko epea izan dute proposamenak aurkezteko, eta hautaketa batzordeak bere lana egin ostean, programaren arduradunek egitasmoaren bosgarren edizioan hautaturiko proiektuak ezagutarazi dituzte:
- Anochece – ECPV
- Los Hijos de Adán – CSC Films
- Morroi – Mirokutana
- Sasia/Zarza – Orlok Films
- Temblor – Gariza Films eta Nocturna
- Utländsk – Baleuko
2025ko martxotik azarora luzatuko da profesionalek jasoko duten mentoretza eta, besteak beste, gidoiaren analisia eta berridazketa, ekoizpen-estrategia, jasangarritasunari buruzko aholkulaitza, salmenta-txostenaren prestakuntza, proiektuaren piching-a prestatzea, finanziazioari buruzko aholkularitza, aholkularitza juridikoa, marketing eta audientzien diseinuko aholkularitza landuko dituzte. Gainera, networking saioak izango dituzte sektoreko profesionalekin.
Leave A Comment