Apirilaren 17tik 21era bitartean, Bilboko Golem Alhondigan eta Iruñeko Golem La Morea aretoetan filmak goizetan ikusteko aukera egongo da, 12:00ak inguruan.

Goizeko zinema-golem-zinea

Aste Santua ate-joka dugula, Golem enpresak iragarri du jaiegunetan zinema saio bereziak eskainiko dituztela Bilboko eta Iruñeko aretoetan, prezio merkeagoan, gainera. Apirilaren 17an, 18an, 19an, 20an eta 21ean, Golem Alhondiga eta Golem La Morea aretoetan 5,50 euro ordainduta gozatu ahalko da filmez.

Karteldegia ostiraletan eguneratu ohi bada ere, aste berezia dugu aurretik, eta aurreratu egingo da azken proposamenen eskaintza. Bada, asteazkenen ezagutuko ditugu ikusgai izango diren film berriak, eta horiek, oraindik bertan irauten dutenekin batera, goizetan proiektatuko dituzte.

Saioak 12:00etan edota 12:15ean hasiko dituzte, eta sarrerak online eskuratu daitezke; baita leihatiletan ere, 11:00etatik aurrera.