Zineuskadi Elkarteak Zinema Euskaraz 2025 programarako bikoizketa eta kontrol teknikoaren zerbitzua kontratatzeko baldintza teknikoen agiria plazaratu du dagoeneko.
Zineuskadi Elkarteak ezinbestekotzat jo du beste urte batez Zinema Euskaraz programaren barruan hautatutako filmen merkataritzako ustiapenerako film luzeen, animazioen eta dokumentalen bikoizketa- eta azpititulu-zerbitzua kontratatzea. Bikoizketa-zerbitzua euskaraz egingo da, eta zatituta -gehienez ere, bost onuradunei- esleituko da. Era berean, azaldu dute bikoiztu beharreko materialen gidoiak hizkuntza hauetako batean emango direla: gaztelania, ingelesa, frantsesa, italiera edo alemana.
Hala, bikoizketaren produkzioa bermearekin egitea eta produktuaren kalitate teknikoa kontrolatzea (masterra edo kopia, egin behar duten kasuetan) eskatuko zaio esleipendunari, eskaria jasotzen jasotzen duenetik, amaierako produktua ZINEUSKADI elkarteari entregatu arte.
Kontratuaren gehieneko iraupena urtebetekoa izango da, baina, alderdiak ados egongo balira, kontratua behin luzatu ahal izango da, gehienez ere hasierako kontratuko iraupenarekin. Aurkezten diren enpresek, gutxienez, 10 film luze izan beharko dituzte aretoetan zabaltzeko bizkoiztuta; hala badagokio, hala badagokio, langileek gutxienez 10 film luze izan behar dituzte aretoetarako bikoiztuta euskaraz.
Xehetasun gehiago, HEMEN.
Leave A Comment