Patxi Bisquerten opera prima apirilaren 15ean (asteartea) pantailaratuko dute; saioa 19:00etan abiatuko dute eta zuzendaria bertan izango da. Hilaren 29an Bira Kultur Gunean ere egongo da ikusgai.

ombuaren_itzala

Euskal kulturaren ikur garrantzitsua bada ere, ahanzturan eroria da Pello Mari Otaño. Bertsolariz osaturiko familia txiro batean jaio zen, Zizurkilgo Errekalde baserrian. Bertsolaritza eta poesia landu eta bi opera libreto idatzi zituen, baita diasporako seme-alabei euskaraz ikasteko metodologi bat asmatu ere, beste askoren artean. Bestela esanda, Otaño XIX. mendeko eta XX. mendeko lehen hamarkadako euskal letren erreferente kulturaletako bat izan zen.

Bada, bere memoria berreskuratzeko asmoz, eta belaunaldi berriei haren ekarpena ezagutarazteko, Ombuaren itzala filma zuzendu du Patxi Bisquert aktore, zinemagile eta ekoizleak,  Eguzki Arte ekoiztetxeak auzolanean ekoitzia. Joseba Usabiaga eta Sara Cozar dira protagonista, eta horiekin batera Ramon AgirreMaia O’BrienIñaki BeraetxeKlara BadiolaHodei ArrastoaAsier Sota aktoreek eta Anjel Mari Peñagarikano eta Oihana Iguaran bertsolariek parte-hartu zuten ere.

ArgentinaNafarroa eta Gipuzkoako hainbat agertoki naturaletan filmatu zen, Zizurkilen gehienbat, eta bertan izan zen, hain zuzen ere, azaro bukaeran ikusgai. Villabonan ere pantailaratu dute, eta herriz herriko ibilbide bete-betean da orain.

Bada, bihar, Bilboko Kafe Antzokian proiektatuko dute, Bisquert zuzendariaren aurkezpenarekin; saioa 19:00etan hasiko dute. Apirilaren 29an, aldiz, Bira Kultur Gunean egongo da ikusgai. Gainera, hainbat emanaldi aurreikusi dituzte maiatzerako.