Fikziozko gidoiak galdegin ditu Gidoi – Euskadiko Gidoigileen Elkarteak. Idazkiak gaztelaniazko edota euskarazkoak izan daitezke, eta apirilaren 29an (12:00etan) itxiko dute izen-ematea.

euskal emakume egileentzako II film laburren disoi lehiaketa-deialdia-zinea

Gidoi – Euskadiko Gidoigileen Elkarteak bigarrenez jarriko du martxan Euskal emakume egileentzako film laburren gidoi lehiaketa. Caostica eta ICOFF-Gasteiz jaialdien zein APIKA eta (H)emen elkarteen laguntzarekin antolatutako ekimena da, eta interesa dutenek dagoeneko zabalik dute beren proposamenak aurkezteko epea, apirilaren 29ra arte (12:00ak arte).

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jaio edo gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin erroldatutako emakumeek dute lehiaketan parte hartzeko aukera (bakarka zein taldeka), eta gidoiak gaztelaniaz edota euskaraz idatzi ditzakete; halabeharrez, fikziozkoak. 15 orrialdeko luzera zehaztu dute, eta idazkiak formatu profesionalean idatzita egon behar dira: courier 12 letra-mota eta goiburuak, ekintzak, elkarrizketak eta gidoi baten gainerako elementuak behar bezala formateatuta. Gidoiak oinarrietan ahalbidetutako inprimakiaren bidez aurkeztu beharko dira, zehaztutako bi dokumentu independente erantsiz

Jasotakoak aztertu eta baloratzeaz arduratuko den epaimahaiak hiru finalista aukeratuko ditu, maiatzaren 10 baino lehen sare sozialetan jakinaraziko dituztenak. Horiek Gidoi – Euskadiko Gidoigileen Elkartean urtebeteko doako harpidetzaz gozatu ahal izango dute, gainera, beraien gidoiak euskal ekoizleek irakurriko dituzte.

Irabazlea ICOFF-Gasteiz jaialdiaren sari banaketa ekitaldian iragarriko dute, 2025eko maiatzaren 10ean bertan. 600 euro eta trofeoa jasoko ditu.

Irakurri lehiaketaren oinarriak, hemen.