CIMASUB – Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak 49. edizioko lehiaketan parte-hartzeko epea zabaldu berri du. Mundu osoko argazkilari eta zinemagileak galdegin dituzte argazki, film labur eta itsaspeko dokumentalak aurkeztera, 2025eko irailaren 15a baino lehen.
Helburua urteroko berbera da: itsaspeko munduari ikusgarritasuna ematea, irudiaren bidez kontzientzia ekologikoa piztea, eta publikoa hunkitzea, itsasoaren azpian gertatzen dena erakutsiz. Maite dena bakarrik babesten delako, eta ezagutzen dena bakarrik maitatzen delako. Bada, hautatutako lanak, azaroaren 13an, 14an eta 15ean Donostiako Antzoki Zaharrean ospatuko den nazioarteko zikloan proiektatuko dira.
Berrikuntza gisara, iragarri dute 25.000 eurotik gorako sariak banatuko direla aurten, zuzkidura ekonomikoak, bidaiak eta esperientzia paregabeak barne, eta baita ohiko aitorpenak ere.
Parte hartzeko behar den informazio guztia –lehiaketaren oinarriak, izena emateko inprimakia, sariak eta FilmFreeway plataformarako sarbidea– ekialdiaren webgunean ipini dituzte eskuragarri. Gainera, CimasubFamily2025 sustapen kodea eskaini dute, FilmFreewayren parte hartzea doakoa izan dadin.
Mundu osoko argazkilari eta zinemagileak galdegin dituzte argazki, film labur eta itsaspeko dokumentalak aurkeztera, 2025eko irailaren 15a baino lehen. Urrian zehar emango dute lan hautatuen berri, eta azaroan ospatuko den jaialdian izango dira denak ikusgai.
Leave A Comment