Zuzendariak: Carla Simon
Urtea: 2017
Iraupena: 97 min.
Herrialdea: Espainia
Generoa: Drama | Gertakari errealetan oinarrituriko istorioa
1993ko uda. Bere gurasoak hil ondoren, Frida, sei urteko haurra, Bartzelonatik Kataluniako landa-eremura lekualdatzen da, legezko izendatu dituzten izeba-osabekin bizitzeko. Haren bizileku berrian, denbora bestela igarotzen da, eta inguruan duen natura misteriotsua eta urruna da.
Baina aldaketa gehiago daude: orain, Fridak zaindu beharreko ahizpa txiki bat du. Familiak oreka lortzeko ahalegina egiten du: batzuetan jazza entzuten dute lorategian, edo jaietara joaten dira, edo igerilekuan ematen dute eguna. Zoriontasun-tarteak dira. Beste batzuetan, Fridak uste du ihes egitea dela bere arazoetarako irtenbide onena.
Carla Simon zuzendariak berak idatzi zuen bere aparteko haurtzaroan oinarritutako istorio honen gidoia, eta arrakasta itzela, eta sari andana eskuratu ditu 2017an estreinatu zutenetik: Berlineko Nazioarteko Jaialdian, Opera prima onenaren saria; Malagako Jaialdiko Urrezko Biznaga; BAFICI – Buenos Airesko Nazioarteko Zinema Jaialdian Zuzendari Onenaren, Publikoaren eta Signis Epaimahiaren aitortzak; Écrans Juniors saria Cannesko Zinema Jaialdian; edota 2018ko Zuzendari berri onenaren Goya saria.
Nor da Carla Simon eta zergatik da ‘Estiu 1993’ urteko filma?