Le deuxième acte (Quentin Dupieux)
Komedia | Adimen Artifiziala
Florencek irrikaz espero du maite duen gizona aitari aurkeztuko dion eguna. Baina Daviden sentimendua ez da emakumearen parekoa, ez du erakarpenik sentitzen harekiko, eta Willy lagunaren ondoan hobeto legokeela uste du. Ezerezaren erdian kokaturiko jatetxe batean elkartuko dira laurak.
2024 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Irekiera filma (lehiaz kanpo)
2024 | Sitgesko Zinema Jaialdia: Sail Ofiziala
.
.
Molt lluny / Muy lejos (Gerard Oms)
Drama | Migrazioa | Homosexualitatea | Futbola
Sergio Utrechtera joango da familiarekin, futbol partida bat ikusteko. Bartzelonara bueltan eramago dituen hegaldia hartu aurretik, izuak jota, Holandan geratzea erabakiko du. Etxekoei azalpen logikorik eman ezinik, iraganarekiko kontaktua moztea irudituko zaio irtenbide bakarra. Une horretatik aurrera, dirurik gabe, etxerik gabe eta tokiko hizkuntza hitz egin gabe biziraun beharko du.
2025 | Malagako Zinemaldia: Gizonezko Aktore Onenaren saria (Mario Casas); Kritikaren Saria
.
.
The Amateur (James Hawes)
Thrillerra | Ekintza | Espioitza
Charlie Heller CIAko deskodetzaile bikain baina barnerakoi bat da, Langleyko egoitzako sotoko bulego batean lan egiten duena. Errutinazko bizitza hori errotik aldatuko zaio da emaztea Londresen jazotako eraso terrorista batean hiltzen denean.
Arduradunek uko egingo diote gaiari buruzko inbestigazioan sakontzeari, eta bere kabuz arituko da Heller, mundu osoan zehar eramango duen bidaia arriskutsu bat abiatuz. Bere adimena izango du arma bakarra arriskutik arriskuari izkin egin eta mendekua burutzeko.
.
.
Un funeral de locos (Manuel Gómez Pereira)
Komedia beltza | Familia | Remake
Familia bateko kideak hil berri den patriarka agurtzera joaten dira. Baina hil-beila izan behar lukeena bilera zoro bilakatuko da, bertaratuetako batek hildakoaren sekreturik ezkutuena argitara ateratzen duenean.
2007an estreinaturiko Death at a Funeral (Frank Oz) filmaren remake espainiarra.
.
.
Drop / La cita (Christopher Landon)
Thrillerra | Intriga | Beldurra
Lehen hitzorduak beti dira oso estresagarriak. Baina, zer iritzi duzue ezezagun batek mezu homizidak bidaltzen dizkizun lehen hitzordu baten inguruan?
.
.
La niña de la cabra (Ana Asensio)
Drama | 80ko hamarkada | Nerabezaroa | Laguntasuna
Madril, 1988. Elenak, Lehen Jaunartzea egiteko prestatzen ari den zortzi urteko neskatoak, amona galdu berri du. Serezade bere ahuntzarengandik aldentzen ez den neska ijitoarekin duen adiskidetasunak mundua kontatu dioten bezala ote den planteatzera eramaten du.
.
La luz de Aisha (Shadi Adib)
Txikientzat | Animazioa | Abenturak | XI. Mendea
Aisha XI. mendeko Al-Andalus erresuman bizi da, eta su artifizialak dira bere ikuskizunik kuttunena. Hao maisu ospetsua bezalako piroteknia-egile handi bat bihurtzea amesten du, baina bere aitak, Ahmadek, kaligrafiaren tradizio familiarraren oinordekoa izatea nahi du.
Bien bitartean, Alkimista batek, Txawirrek, Aisha engainatuko du bere aitak zaindutako liburu arriskutsu bat lapurtzeko. Horren eraginez, Ahmad bidegabeki kartzelatuko dute. Liburua berreskuratzeko eta aita askatzeko abenturaz betetako bidaia bati ekin beharko dio Aishak.
.
.
Misión Panda en África (Richard Claus, Karsten Kiilerich)
Txikientzat | Animazioa | Komedia
Pingek, jakin-minez eta ausardiaz beteriko panda gazte batek, bidaia harrigarria egingo du bere lagunik onena, Jielong herensugea, bahitu eta Afrikara eramaten dutenean.
Pingek ozeano arriskutsuak zeharkatuko ditu, mirariz eta erronkaz betetako kontinente batera iritsi arte. Han mundu guztiz ezezagun bat aurkituko du, non hipopotamo beldurgarriei, hiena susmagarriei eta gorila jakintsuei aurre egin beharko dien, Jielong erreskatatu eta oihanaren kontrola bereganatu nahi duen lehoi gaizto baten planak zapuzten saiatzen den bitartean.