FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, 2025eko maiatzaren 2tik 10era ospatuko du 31. edizioa, eta dagoeneko iragarri dituzte omenduko diren pertsonen izenak. Sari hauek Enrique Buleo zuzendariak jasoko duen Fantrobia Sariarekin bat egingo dute.

Fant31_2025_kartela-zinea

Alice Lowe aktore, zuzendari eta gidoilari britainiarrak jasoko du 31. edizioko Fantasiazko Izarra saria, Zinemaldiaren errekonozimendu nagusia. Gaur egun, fantasiazko zinemagintzan diharduen zinemagile ospetsuenetako bat da Lowe, eta Sitgesko Zinemaldiaren iragan edizioan aurkeztu zuen bere azken film luzea Timestalker da. Era berean, Black Mirror eta Darkplace telesailetan egindako lanagatik da ezaguna du. Aktore gisa ere ibilbide luzea egindakoa da bai zineman eta baita telebistan ere.

Bestalde, Zinemaldiak ibilbide luzea duten bi pertsona omenduko ditu Ohorezko FANT Sariarekin: Daniel Monzon eta Saturnino Garcia:

Daniel Monzon kazetaria eta zinema-kritikaria izan zen zuzendari gisa hasi aurretik, eta zazpi film zuzendu ditu orain arte. 1999an egin zuen debuta, El corazón del guerrero lanarekin -Amsterdamgo Fantasiazko Zinemaren Jaialdiko bi sari eskuratu zituen, Montrealeko (Kanada) Fant–Asia Zinemaldian Nazioarteko Film Onenaren Saria eta Fantasiazko Film Onenaren Saria Portugalgo Fantasporto Zinemaldian-. Hain zuzen ere, film horren emanaldi berezia eskainiko da FANT 2025ean. Bestalde, 2009an Celda 211 zuzendu zuen, bere lanik ezagunena bilakaturikoa eta zortzi Goya sari irabazi zituena.

Saturnino Garcia, aldiz, ibilbide luzeko aktorea da. Leongoa jaiotzez, baina Barakaldon hazitakoa, Espainiar Estatuko jaialdi nagusien -Sitgesko Nazioarteko Zinemaldia, Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea- interpretazio sariak eta baita Goya golardoa jasotakoa da. Ibilbide luzea du, eta 90 urterekin jardunean dihardu oraindik: 2023an estreinaturiko Alimañas da bere azken lan ezaguna.

Bada, Alice Lowek eta Saturnino Garciak FANTen 31. edizioaren itxiera ekitaldian jasoko dute saria, maiatzaren 9an, ostirala, BBK Aretoan. Egun horretan bertan Loweren azken proiekzioa proiektatuko da: Timestalker.

Fantrobia Saria: Enrique Buleo

Enrique Buleo zinemagilea omenduko dute 31. FANT jaialdiaren edizioan. Bilboko Zinemaldi Fantasikoak Fantrobia Sariarekin aitortuko du Bodegon con fantasmas (2025) opera prima zuzendu berri duen zinemagilea; Kritikaren Saria jaso du Aby zineman eta Donositiako Fantasiazko Zinemaren Astean. Bada, Buleok klase magistrala eskainiko du maiatzaren 8an: Método de trabajo: De inspiración a la pantalla izenpean. 12:30ean ekingo diote, BBK Aretoan. Zinemako ikasleei zuzendutako hitzordua da, baina sarrera doakoa izango da.