Besteak beste, Gena Rowlands aktoreari eskainitako atzera begirakoa agurtuko dute. Ohi bezala, ZINEAn sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu.
Normalean baino saio gutxiago izango ditu Kresala Zineklubak, apirilean. Hiru. Baina proposamen interesgarriak dira denak ere. Hilaren 1ean e¡bertan abiatuko dute egitaraua, Donostia Zinemaldian aurkeztu zen eta Gazteriaren DAMA saria irabazi zuen Turn me on (Michael Tybuski, 2024) lanarekin: Egunero pilula bat hartzeari esker giza emozioen eragozpenak desagerrarazi dituen komunitate batean, bikote gazte batek pilula hartzeari utzi eta maitasuna, alaitasuna, sexua eta horiek dakarten guztia deskubrituko du.
Atseden hartuko dute hurrengo asteetan, beraz, Trueba aretoan ez da zineklubeko emanaldirik izango. Hala, apirilaren 22an bueltatuko dira Une langue universelle (Matthew Rankin) film kanadarrarekin: Teheran eta Winnipeg arteko erdibidean dagoen leku surrealista batean, bi ikaslek neguko izotzaren azpian izoztutako billete bat aurkituko dute. Turismo-gidari batek ibilbide estranbotiko bat eskainiko du hirian zehar, eta gizon batek bidaia misteriotsu bati ekingo dio ama ikustera joateko.
Azkenik, Gena Rowlands aktoreari eskainitako atzera begirakoa agurtuko dute Night on Earth (1991) lanarekin. Istorio independenteetan banatutako filma da. Horien bidez, Jim Jarmuschek bost hiri handiren (Los Angeles, New York, Paris, Erroma eta Helsinki) gaueko panorama aurkezten digu. Taxietan errodatuta, ilunabarretik egunsentira arte gertatzen dena ezagutuko dugu, pertsonaia banaren ikuspuntutik.
Donostiako Gros auzoko Trueba zinema-aretoan egingo dituzte emanaldiak, asteartetan, 19:30etik aurrera. Ohi bezala, ZINEAn sarrera bikoitza zozkatuko dugu saio bakoizterako. Parte hartu honako estekan.