Iaz abiatutako ekimena jarraituz, bigarrenez iragarri dute deialdia. Proiektuak martxoaren 28ra arte bidal daitezke.

FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, 2025eko maiatzaren 2tik 10era ospatuko du 31. edizioa. Prestaketa lanetan hasiak dira, eta iragartzen ari dira aldi honetako lehen ezaugarriak. Bilboko Udalak sustaturiko deialdiaren bigarren edizioa kasu, zeinaren bidez fantasia generoko euskarazko film labur baten ekoizpena babestuko den.

Erregistro publikoetan, zinema-eskoletan edo antzeko entitateetan ekoizle gisa inskribatutako pertsona fisiko edo juridiko guztiak dei egin dituzte parte-hartzera eta, horretarako, datorren martxoaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dituzte proiektuak, www.fantbilbao.eus webgunean eskuragarri egongo den formularioa betetzearekin batera. Norbanako bakoitzak bi proiektu bidali ahalko ditu gehienez ere, beti ere, 20 minutu baino gehiagoko luzera ez badute.

Proiektuak bidali ondoren, epaimahai espezializatu baten aurrean aurkeztu eta defendatu beharko dira Zinemaldian zehar egingo den jendaurreko saio batean. Era berean, sustatzaileek hala erabakitzen badute, film laburraren estreinaldia FANTen etorkizuneko edizioetan egingo litzateke.

Ikusi oinarriak eta inskripzio formularioa, HEMEN.