Zuzendariak: Stanley Kubrick

Urtea: 1964

Iraupena: 93 min.

Herrialdea: Erresuma Batua

Generoa: Komedia beltza | Satira | Belikoa

Gerra Hotzean giroturiko Stanley Kubrick zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizle estatubatuarraren komedia filma, Peter George idazlearen Red Alert (1958 ) eleberrian oinarritua.

Komunistak Estatu Batuak kutsatzen ari direla sinetsita, eromen-bulkada betean, jeneral batek Sobietar Batasunaren aurkako ezusteko aire-eraso nuklear bat aginduko du. Bitartean, haren laguntzailea den Mandrake kapitaina, bonbardaketa eragozteko formula aurkitzen ahaleginduko da.

Era berean, AEBetako presidentea Moskurekin harremanetan jarriko da sobietar gobernua konbentzitzeko erasoa akats inozo bat besterik ez dela. Merkin Muffley presidentea Moskurekin harremanetan jarri eta sobietarrak erasoaldi hori hanka sartze inozo bat besterik ez dela izan konbentzitzen saiatuko da. Gainera, presidentearen laguntzailea eta zientzialari nazi ohia den Strangelove doktoreak Azken Epaiaren Makina delakoaren existentzia baieztatuko du: gizateria guztia bere hartan eta betirako suntsi dezakeen erasoaldi nuklearren aurkako sobietar defentsa-gailua.

Garai honetak filma asko bezala zuri-beltzean filmatua dago, umore beltzez  jositako pasarte askoren lekuko diren eszena ilun asko dituelarik. Bitxikeria gisa, nabarmentzekoa da Peter Sellers aktore eta umoristak hiru paper ezberdin antzeztu zituela: Mandrake Kapitaina, Merkin Muffley presidentea eta Strangelove doktorea.

 

1965 | Oscar sariak: Lau hautagaitza (Film Onenarena, Zuzendari Onenarena eta Aktore Protagonista Onenarena tartean)

1965 | BAFTA sariak: Film Onenaren saria; Brinainiar Film Onenaren saria; Zuzendari Artistiko Onenaren saria