Jabetza intelektuala gidoigileentzat izeneko hitzaldia antolatu du GIDOI – Euskal Gidoigileen Elkarteak, obren egile-eskubideen kudeaketan espezializatutako Espainiako DAMA erakundearen lankidetzarekin. Apirilaren 3an, osteguna, egingo dute saioa, Bilboko La Bolsa eraikinean, Maitane Valdecantos abokatuaren parte-hartzearekin.
1995ean sortua, Euskal Herriko gidoilarien kolektiboaren defentsa eta ikusgarritasunarako, bere profesionalizaziorako eta baita bere prestakuntza eta trebakuntza sustatzeko ere lan egiten du Gidoik. Hain zuzen ere, helburu horiei jarraika prestaturiko ekimena duzue honakoa: Maitane Valdecantos abokatuaren eskutik, gidoigileentzako jabetza intelektuala izango dute aztergai datorren apirilaren 3an.
Jabetza intelektuala funtsezko zutabea da gidoilarien lanbidean. Norberaren eskubideak eta lanak nola babestu ulertzea funtsezkoa da ikus-entzunezkoen sektorean ibilbide sendo bat garatzeko. Hain zuzen ere, jabetza intelektualean, ikus-entzunezko eskubidean eta adimen artifizialean espezializatutako abokatua da Valdecantos eta, besteak beste, beren eskubideen defentsan, kontratu eta Adimen Artifizialak ikus-entzunezko sorkuntzan duen eraginari buruzko funtsezko gakoak eskainiko dizkie bertaratzen direnei. Gainera, saioaren amaieran, galderak egiteko txanda izango da, zalantzak argitu eta landutako gaiei buruz eztabaidatzeko
Izan ere, interesa duen edonori irekitako ekitaldia da honakoa: izan, sektoreko profesionalak, ikasleak edota gaian interesa duten norbanakoak. Arestian aipatu bezala, datorren apirilaren 3an, ostegunez, finkatu dute hitzordua, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Bilboko La Bolsa eraikinean. Sarrera librea izango du, baina beharrezkoa da esteka honen bidezko aurretiazko erreserba egitea.
Xehetasun gehiago, HEMEN.