Martxoaren 31n Bilboko Begoñako Udaltegia bisitatuko du 2025eko Mendi Tour zikloak. Aldiz, Santutxuko Udaltegian pantailaratuko dituzte mendia, natura eta abentura uztartzen dituen zinemaldiko film esanguratsuenak, apirilaren 1ean. Saioak 19:00etan hasiko dituzte.
Bidaiarien esperientziak jendeari hurbiltzeko, eta bidaien eta abenturaren ikuspegi hurbil eta desberdina eskaintzeko asmoz, Bilboko Udalak Bidaiarien Txokoa-Rincón de la gente viajera programa antolatu du. Martxoaren 27tik apirilaren 4ra bitartean gauzatuko da, Begoñako eta Santutxuko udaltegietan, eta prestatutako jarduerak doan izango dira, “Begoñako Udaltegiko liburutegiak dituen bi jarduerak izan ezik, horietarako aldez aurretik izena eman beharko baita”.
Hizketaldiek, erakusketek, ipuin kontalariek zein zinema emanaldiek osatuko dute programa. Hain zuzen ere, 17. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko zortzi lan pantailaratuko dituzte, Mendi Tour ziklo ibiltariaren baitan, 19:00etan hasita.
Jarraian duzue egitaraua:
Martxoaren 31n, Begoñako Udaltegian:
- Connecting Tre Cime (Marcial Sommer) – 7’ | Zuzendaria: Marcial Sommer. Lehenengo highline-a, Dolomitetan, 121 metro hedatzen den Tontor Handiaren eta Piccola Tontorraren artean. Bidaian 15 eskalada luze egin behar izan zituzten taldea 300 metroko pareta batean igotzeko.
- Haize Lerroak (Janire Etxabe) – 13’ | Dantza bertikala probatu nuenetik, argi izan nuen bide honetatik jarraitu nahi nuela. Gure etxean, mendian, hegan, sokan zintzilik, sentimendu mugagabe baten etengabeko bilaketan.
- Jamie (Darcy Hennessey) – 18’ | Ipar Amerikako alpinista erreferenteetako bat den Jamie Loganek, 76 urte dituela, bere gisako beste trans pertsona batzuei transmititu nahi die bizitza ederra izan daitekeela, norbere burua errespetatzen badu, zintzoa bada eta bere munduari lotuta badago. Film Labur Onenaren Saria irabazi zuen zinemalfian.
- Hiru Handiak. Taupadak eta Gailurrak (Ander Salsamendi Arbizu eta Aitor Intxaurraga) – 54’ | Hiru Handiak euskal mendi lasterketa da, lehena, handia, mitikoa, ospetsua… gurea.
Apirilaren 3an, Santutxuko Udaltegian:
- The Red Face Zone (Marco Tribelhorn) – 10’ | Weger anaiei, Matthias eta Jakob, gauza misteriotsuak gertatzen zaizkie. Sendatzeko modu bakarra eskiekin eta snowboardekin Dolomitetako amildegi aldapatsu eta estuenetatik salto egitea da.
- Always Alive (Davina Montza-Rosset) – 35’ | Hillary Gerardik munduko trail lasterketarik garrantzitsuenetako podiumetan distira egiten du. Era berean, Hillaryren balentria Heidi Sevestre glaziarren garrantziari buruzko glaziologoaren diskurtsoarekin uztartzen da.
- Modo Avión (Iciar Casatmijana eta Garazi Sanchez) – 15’ | Garazi Sánchez, surflari profesionala, Mexikoko hondartza isolatu batera itzuliko da, duela 15 urte bere bake-babesleku izan zena…
- Una Mirada Atrás. El Arte de Equipar (Alfonso García) – 29’ | Eskalatzaileen % 1 bakarrik aritzen da bide berriak hornitzen. Beren bizitza hornitzen eman duten lau euskal eskalatzaileren begiradaren bidez, publikoa hein handi batean ezezaguna den mundu batera hurbilduko da.
Ezagutu Bidaiarien Txokoa-Rincón de la gente viajera programaren egitarau osoa, hemen.