Zuzendariak: Robert Rodriguez, Frank Miller, Quentin Tarantino
Urtea: 2005
Iraupena: 124 min.
Herrialdea: AEB
Generoa: Neo noir | Thrillerra | Komikia
Frank Millerrek bere komikitik egin zuen zinemarako egokitzapena 2005eko film arrakastatsuenetako bat izan zen. Robert Rodríguez eta Quentin Tarantino izan zituen ondoan, zuzendari gonbidatu gisa, eta istorio gurutzatuen narrazio-formatuan sakondu zuten -2000. urtetik aurrera modan egon zen baliabidea-.
Benicio del Toro, Jessica Alba, Mickey Rourke, Brittany Murphy eta tankerako beste hainbat izarrez osatutako aktore-taldea nabarmenaz harago, filmaren ezaugarri nagusia komikiaren estetika eta logika pantailara handira eramateko saiakera izan zen. Izan ere, zuri-beltz trinkoa eta kolore-distirak konbinatu zituen muntaia eta edizio original baten bidez.
Sin City-n, Bekatuaren Hirian, polizia ustel eta emakume erakargarrien hirian, batzuk mendeku bila dabiltz, beste batzuk, ordea, erredentzioa nahi dute (edota bi gauzak batera). Marv izeneko gizonak bere bizitza osoan maite izan duen emakume bakarra mendekatu nahi du. Dwight arazoak konpontzeke dituen ikertzaile pribatu bat da. Hartigan, hiriko polizia zintzo bakarra da, senatariaren seme sadikoak bahiturik duen neska baten arrastoaren atzetik dabilena.
2005 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Sari Teknikoa (Robert Rodriguez)
2005 | Saturn sariak: Ekintzazko film onenaren saria; Taldeko aktore onenaren saria (Mickey Rourke)