Álex Pouk eta Pau Rodriguezek osatutako bikoteak Álex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren klasikoari doinua jarriko dio zuzenean. Larunbatean, 19:00etan ekingo diote saioari.
Arte diziplina ugari lantzen dira Donostiako Tabakalera zentroan uneoro, eta horiek gurutzatzeko tartea hatzen dute sarri. Bada, musika kontzertuetarako areto bilakatu ohi du Tabakalerak aldiro bertako zinema aretoa, eta hala izango da asteburuan ere.
Bada, Zinea eta musika zikloaren baitan, Álex de la Iglesia zinemagile bilbotarrak zuzendutako El día de la bestia (1995) klasikoari doinua jarriko dio ZA! bikoteak (Edu Pouk eta Pau Rodriguez). Filma pantaila handian proiektatu bitartean, irudiei laguntzeko propio sortutako musika interpretatuko dute. Saioa martxoaren 15ean izango da, 19:00etan hasita.
Jarraian duzue filmak kontatuko duena: Apaiz batek uste du San Juanen araberako Apokalipsiaren mezu sekretua deszifratu duela: Antikristoa 1995eko abenduaren 25ean jaioko da Madrilen. Satanen semea jaiotzea eragozteko, apaiza Jose Maria death metalaren zale gaztearekin elkartuko da. Gertakari apokaliptikoa Madrilgo zein tokitan gertatuko den jakin nahi dute biek. Cavan irakaslearen laguntzarekin, esoterikoa eta naturaz gaindikoa den telebista-programa baten aurkezlea, apaizak eta Jose Mariak deabruari dei egingo diote zeremonia arraro batean.
Bi hamarkada
Álex Pouk eta Pau Rodriguezek osatutako bikote lotsagabeak osatzen du ZA!. Hogei urte daramatzate rockaren mugak bihurritzen, umorea, birtuosismoa eta irudimena oinarri hartuta. Denbora tarte horretan, generoen arteko mugak lausotzen dituen proiektu bati forma ematea lortu dute. Zurrunbiloan, itxurazko desordena kaos programatu bat da, eta bertan guztia kabitu daitekeela dirudi. Begiztak dira jazza, metala, erritmo tribal sinkopatuak edo elektronika martziala konbinatzen dituen koktel batean agintari. Presio-eltze baten gisan eztanda egiten du, eta benetako soinu-esperientzia diren zuzenekoetan adierazten dute bikainen.
Taldeak bere urteurrena ospatuko du El día de la bestia filmari musika jarriz, taldeak urteurren borobila ospatuko du. Estreinatu eta hiru hamarkada geroago, gaur egungo gizartearen alderdirik txarrenen erretratu zorrotza da oraindik. Ustelkeria, manipulazio mediatikoa edo gainbehera soziala iristear den apokalipsi horren parte dira.
Leave A Comment