Martxoaren 24tik 28ra bitartean, Vital Fundazioaren egoitzan egongo dira ikusgai 2024ko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiko film onenak. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
Inoizko edizio onena agurtu eta berehala, zinema, mendia eta abentura uztartzen dituen zinemaldi bilbotarrak herriz herriko ibilbidea hasi zuen urtarrilean. Xixonen izan zuten lehen hitzordua, AMA Torrecerredo klubak antolatutako 45. Nazioarteko Mendi Astearen baitan, eta 300 ikus-entzule inguru bildu ziren bertan.
Ziklo ibiltaria Euskal Herrira iritsi zen ostean, eta ordutik, han eta hemen ari dira erakusten 17. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko lan onenak. Zangozan, Getxon, Ataunen, Iruñean edota Donostian geldialdia egin du dagoeneko Mendi Tourrak, eta Gasteiz bisitatuko du orain.
Hamahirugarrenez iritsiko da zikloa Arabako hiriburura, eta 11 film pantailaratuko dituzte oraingoan. Vital Fundazioa Kulturuneako aretoan egingo dituzte saioak, 19:30ean, eta horietara bertaratzeko sarrerak eskuragarri daude.
Jarraian duzue egitaraua:
Martxoak 24, astelehena
- Red Rock Revolution(Jim Aikman) – 8’ | 2024ko Mendi Filmeko sail ofizialean lehiatutakoa
- No asomarse (Daniel Cascales Granados) – 48’ | 2024ko Mendi Filmeko sail ofizialean lehiatutakoa
Martxoak 25, asteartea
- Jamie (Darcy Hennessey) – 18’ | 2024ko Mendi Filmeko film labur onena
- Ashima (Kenji Tsukamoto) – 86’ | 2024ko Mendi Filmeko eskaladako Film Onena
Martxoak 26, asteazkena
- Haize lerroak (Janire Etxabe, 2024) – 13’ | 2024ko Mendi Filmeko sail ofizialean lehiatutakoa
- The Last Expedition (Eliza Kubarska, 2024) – 85’ | 2024ko Mendi Filmeko mendiko film onena
Martxoak 27, osteguna
- Nuptse, l’inaccesible absolu (Hugo Clouzeau) – 67’ | 2024ko Mendi Filmeko Zabalandi Saila
- Una mirada atrás. El arte de equipar (Alfonso García) – 29’ | 2024ko Mendi Filmeko Zabalandi Saila
Martxoak 28, ostirala
- Andrea, an unpaved route (Maxime Moulin) – 42’ | 2024ko Mendi filmeko Kirol eta Abentura Film Onena
- Painting the Mountains (Pierre Cadot) – 59’ | 2024ko Mendi Filmeko sail ofizialean lehiatutakoa
Leave A Comment